Elhuyar Zientzia Azokak 800 gazte bildu ditu ikasturtean egin dituzten 200 STEAM proiektu erakusteko

Atzealdea

Elhuyar Zientzia Azokak 800 gazte bildu ditu ikasturtean egin dituzten 200 STEAM proiektu erakusteko

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA

Elhuyar Zientzia Azokak 800 gazte bildu ditu ikasturtean egin dituzten 200 STEAM proiektu erakusteko

70 ikastetxetako 800 gaztek hartzen dute parte azokan, eta 200 proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte. Sariak maiatzaren 25ean (larunbata) banatuko dira: ikasketa-bekak eta bidaiak dira.

2024·05·23

$titulo.getData()


Martxan da 2024ko Elhuyar Zientzia Azoka. Aurtengo edizioa Bilboko Areatzan da. Ekitaldian izan dira, ekimena laguntzen duten euskal zientzia eta teknologia-sareko eragileekin batera, ekimenaren babesleak; besteak beste: Itxaso Erroteta Sagastagoya, Gazteria eta Kirol zinegotzia ; Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea; Marie Heguy-Urain, Akitania Berria-EAE- Nafarroa euroeskualdeko teknikaria eta proiektu-deialdien kudeatzailea; Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko burua; Marta Camacho Tramblin, Teleco Rentako koordinatzailea; Eneko Elorriaga Astigarraga, Erabiko Berrikuntzako zuzendaria eta sortzaileetako bat; eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.

Azokaren lau egunetan, 12 eta 18 urte bitarteko 800 gaztek erakutsiko dituzte Ikasturtean zehar egindako 200 STEAM proiektu; DBHko eta Batxilergoko ikasleek sortutako proiektuak dira. Laugarren egunean sariak banatuko dira. Irabazleek sari hauek jasoko dituzte: ikasketa bekak eta zientzia azoketarako bidaiak, bai Espainian bai atzerrian.

Elhuyar Zientzia Azokan, ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute. Eta azpimarratzekoa da, gainera, proiektu honekiko urtero erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitate eta zentro teknologikoetako 104 ikertzailek (haien artean, 65 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko eta azken faseko ebaluatzaile-lanak egiteko. Angel Gallo ikerlaria dabil aurtengo edizion Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren izenean bertan.