Martxoak 10ean elektronikako tailer praktiko bat egingo da ingeniaritza elektronikoa ikastea baloratzen ari diren gazteei zuzenduta

Atzealdea

Martxoak 10ean elektronikako tailer praktiko bat egingo da ingeniaritza elektronikoa ikastea baloratzen ari diren gazteei zuzenduta

TAILERRA

Martxoak 10ean elektronikako tailer praktiko bat egingo da ingeniaritza elektronikoa ikastea baloratzen ari diren gazteei zuzenduta

Arrasateko campusean izango da tailerra eta bertaratutako gazteek argitu ahal izango dute ea elektronika beraien intereseko gai bat den edo ez.

2022·02·28

$titulo.getData()


Unibertsitateko ate irekiak batzuetan ez dira nahikoa izaten gazte batek zein ikasketa egin nahi dituen erabakitzeko. Batzuetan, helduen azalpenak entzuteaz gain, norberak proba praktiko desberdinak eginaz argiago somatu dezake bere intereseko gaia den edo ez. Horregatik, zure hautuetako bat elektronika industrialeko ingeniaritza gradua bada, martxoak 10eko tailer praktikora gonbidatzen zaitugu.

Zer egingo da tailerrean? Elektronikaren aplikazio bat ikusiko duzu telefono mugikorraren audio anplifikadore bat sortuz. Uhinak zer diren eta nola tratatzen diren barneratu ahalko duzu.

  • Non: Arrasateko campusean, Garaia eraikinean
  • Noiz: martxoaren 10ean 18:00etan
  • Izena ematea: onarpena.ing@mondragon.edu

Ikusi, ukitu, probatu eta erabaki zure intereseko gaia den edo ez. Etor zaitez lagun batekin biontzako erabilgarria izango da eta!

Arrasaten ikusten gara martxoak 10ean.