EUR-ACE® zigilua Mekanikako Ingeniaritza graduarentzat
EUR-ACE® zigilua Mekanikako Ingeniaritza graduarentzat
EUR-ACE® zigilua Mekanikako Ingeniaritza graduarentzat
EUR-ACE zigilua ENAEE-k Mondragon Unibertsitateako Mekanikako Ingeniaritza graduari emandako ziurtagiria da 2014ko abuztuaren 1etik 2024ko urtarrilaren 27a arteko denboraldirako.
Nazioarteko EUR-ACE zigilua ENAEE-k, baimendutako agentzia batek, Mondragon Unibertsitateari Mekanikako Ingeniaritza graduako tituluagatik emandako ziurtagiria da, Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremuan aurreikusten diren kalitate printzipioen arabera.
Mekanikako Ingeniaritzako Graduak EUR-ACE nazioarteko zigilua lortu zuen, 2014ko abuztuaren 1etik 2024ko urtarrilaren 27a arteko denboraldirako. Mondragon Unibertsitatea izan zen, Madrileko Carlos III Unibertsitatearekin batera, Estatu mailan izen handiko ziurtagiri europar hau lortu zuen lehenengo unibertsitatea.
Zigilu hau ezarritako datan Ingeniaritza Mekanikoa egingo duten ikasleez gain, 2013ko Martxotik aurrera gradu hau Mondragon Unibertsitatean titulua lortu duten ingeniari guztiak ere baliatuko dira.
Mekanikako Ingeniaritza Gradua Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko eta Goierriko campusetan ematen da. 4 kurtso irauten ditu eta askotariko makinak eta ekipamenduak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da. Industri prozesu eta planta ugariren diseinua, garapena, instalazioa, ekoizpena eta mantentze lanez ere arduratzen da.