ITP Aeroko Ingeniaritza Aurreratuko Zuzendariak Mondragon Goi Eskola bisitatu du

Atzealdea

ITP Aeroko Ingeniaritza Aurreratuko Zuzendariak Mondragon Goi Eskola bisitatu du

BISITA

ITP Aeroko Ingeniaritza Aurreratuko Zuzendariak Mondragon Goi Eskola bisitatu du

ITP Aeroko Ingeniaritza Aurreratuko Zuzendaria Mondragon Unibertsitateko I+G+i-ko koordinatzaileekin bildu da sektore aeronautikoaren azken berrikuntzak aztertzeko eta etorkizuneko elkarlaneko gaiak definitzeko.

2019·05·22

$titulo.getData()


Sektore aeronautikoan erreferentea den ITP Aero enpresak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlaneko jardunaldi bat antolatu dute. Bi erakundeek duela 10 urte sinatu zuten ikerketa kolaboratiboaren barnean kokatzen da maiatzak 22ko bilkura hau, eta datozen urteetan elkarrekin garatuko duten ikerketa estrategia sendotzeko baliagarria izan da.  

Eguneko lehenengo bileran ITP Aeroko Ingeniriatza Aurreratuaren arduraduna den Alfredo Lopez-Diez eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikerketa lerroetako koordinatzaileak datozen hilabeteetan elkarrekin aurrera eramango dituzten ekintzak landu dituzte. 

Jarraian, ITP Aeroko ordezkariak hegazkin hibridoen inguruan esku artean dituzten proiektuen berri eman die unibertsitateko ikerlariei. Honek informazio eta esperientzien trukea ahalbidetu duelarik etorkizuneko lan arloak definitzeko garaian. 

Egunari bukaera eramateko, Alfredo Lopez-Diezek, formakuntza saio bat eskaini die Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleei sektore aeronautikoan erabiltzen diren motore eta osagaien inguruan. 

ITP Aero

ITP Aero sektore aeronautikoan erreferentea den enpresa bat da, mundu osoan presentzia duena eta 2018.urtean 880 milioi euro fakturatu zituena. Zamudion duten planta ingeniariatzaren garapenean espezializatuta dago, baita muntaian eta motoreen probetan ere. ITP Aerok irabazien %10a inbertitzen du ikerketa eta garapenean argi dutelako berrikuntzak bermatuko diela abangoardian egotea eta konpetitiboagoak izatea.