Diseinu Berrikuntza Zentroak ekitaldi berezia antolatu du gradu eta masterreko ikasleek enpresen eskaerak garatzeko
Diseinu Berrikuntza Zentroak ekitaldi berezia antolatu du gradu eta masterreko ikasleek enpresen eskaerak garatzeko
Diseinu Berrikuntza Zentroak ekitaldi berezia antolatu du gradu eta masterreko ikasleek enpresen eskaerak garatzeko
Diseinuko espezialitateko ikasleek Debagoienako Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuetarako soluzioak aurkeztu zituzten.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroan izandako ekitaldian, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleek eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko lehenengo mailakoek hartu zuten parte. Debagoieneko Berrikuntza Plataformako kideak eta Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuetako ordezkariek ere parte hartu zuten.
Eguna Berrikuntza Plataforma berriaren aurkezpenarekin hasi zen, ondoren erronkak aurkeztuz. Ikasle taldeek hiru ordu izan zituzten erronka hauei buruz hausnartzeko, ondoren pentsatutako soluzioak aurkeztu zituztelarik.
Ariketa interaktiboa
Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuetako ordezkariek hiru erronka planteatu zituzten:
- Ereindajanek Kontzientziazio-sentsibilizazioa lortzeko zerbitzu proposamenak egiteko eskatu zien ikasleei, baita gaur egungo zerbitzuaren bezero esperientziaren berdiseinua egiteko ere.
- Gu Haziak Garak gaur egun egiten diren akzio ezberdinak jasoko dituen zerbitzu baten diseinua egiteko erronka proposatu zien.
Erronka hauei aurre egiteko, Goi Eskola Politeknikoko ikasleek 12 talde osatu zituzten, gradu eta masterrekoak nahastuz. Hiru ordutan zehar luze eztabaidatu ahal izan zuten ikasleek analisirako 40 minutu izan zutelarik, ideaziorako 50 eta garapenerako 90. Jardunaldia goiz osoan zehar talde ezberdinek garatutako proiektuen aurkezpenarekin bukatu zen.
Goiena-ko erreportajea