Uztailaren 18an Industria 4.0 jardunaldi bat egingo da Orona Ideo campusean

Atzealdea

Uztailaren 18an Industria 4.0 jardunaldi bat egingo da Orona Ideo campusean

JARDUNALDIA

Uztailaren 18an Industria 4.0 jardunaldi bat egingo da Orona Ideo campusean

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak gidatzen duen DiManD proiektu europarraren baitan kokatzen da ekitaldia.

2019·07·11

$titulo.getData()


Datorren uztailaren 18an egingo da Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideo campusean Industria 4.0 ardatz duen jardunaldia eta bertan izango dira Nottinghameko Unibertsitateko, Uninovako eta KTHko ordezkariak. Ekimena Goi Eskola Politeknikoak koordinatzen duen DiManD (The Digital Manufacturing and Design) proiektuaren baitan kokatzen da.

Jardunaldia hainbat aurkezpenetan egituratzen da eta bertan proiektua aurkezteaz gain seminarioak emango dira sistema ziber-fisikoen inguruan, ekoizpen plataforma autonomoen inguruan eta Big data nahiz agenteetan oinarritutako kontrolaren inguruan. Miren Illarramendi eta Leire Etxeberria DiManD egitasmoaren koordinatzaileak arduratuko dira jardunaldia hasteaz, proiektu europarra publikoari irekiz. Jarraian, Antoni Maffeik (KTH), Jack Chaplinek (University of Nottingham) eta Jose Baratak eta Sanaz Nikghadamek (UNINOVA) azalduko dituzte euren ponentziak.

Izena emateko epea uztailaren 16a arte egongo da zabalik eta asistentzia berretsi beharko da e-maila igorriz ondorengo helbidera: dimand@mgep.mondragon.edu.

Ibilbide luzeko proiektua

DiManD martxan jarri zen 2019ko maiatzaren 19an eta formazio programa bat da, horri esker 14 pertsonek doktoretza programa burutu ahal izango dutelarik Industry 4.0ri buruz.

DiManD proiektuak Nazioarteko Entrenamendu Sare bat ezarri nahi du, ekoizpen digitalari buruzko formazio programa sortu eta gai honekin zerikusia duten etorkizun enbaxadoreak aurkitu. Era honetan, DiManD-k bihurtu nahi du 4.0 Industria xede duten etorkizuneko profesionalen topaleku eta horretarako beharrezkoa da eragitea inplikatuen konpetentzia digitaletan. Proiektuan parte hartzen duten 14 doktoregaiek digitalizazioaren alor ezberdinak ikertuko dituzte, lau tesi garatuko direlarik sistema ziber-fisikoei buruz, sei sistema autonomoei buruz eta hiru Big data edo datu analisiei buruz.