Irekita izen ematea, ekainaren 8an egingo den jardunaldirako: Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan
Irekita izen ematea, ekainaren 8an egingo den jardunaldirako: Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan
Irekita izen ematea, ekainaren 8an egingo den jardunaldirako: Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan
Bilkuran landuko dute irakasleak jokatu behar duen rola ikasle sortzaile, kooperatibo, malgu edo kritikoa moduko ezaugarri pertsonalen sustapenean. Jardunaldia egingo da Eskoriatzako campusean.
Ekainaren 8an, Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan izeneko jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Jardunaldia Eskoriatzako campusean egingo da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Dagoeneko irekita dago izen ematea: eman izena jardunaldian.
Jardunaldia antolatuta dago Eragin ikerketa proiektuaren testuinguruan. Proiektuaren xede nagusia da hezkuntza-erakundeetan kalitatezko enplegua eta lantokia eta enplegua eraldatzeko ekimenak sustatzea. Xede nagusi horri begira, ondoko helburuak ditu egitasmoak: batetik, irakasleen baldintzen eta gaitasun giltzarrien zehaztapena egitea; eta, bestetik, irakasleen baldintzak eta gaitasun giltzarrien ebaluazioa egitea eta ikasleen talentuarekiko erlazioa aztertzea.
Jardunaldiaren zergatia
Gizartea bezala, hezkuntza testuinguruak aldatzen ari dira. Hezkuntza bera ez da trantsizio handietatik at geratzen ari, besteak beste, digitalizazioak, migrazio mugimenduak, iraunkortasunak edo osasun egoerak baldintzatua da. Egoera aldakor honetan, irakasleek erantzukizun handia daukate, helburu akademiko tradizionaletatik harago, etorkizuneko langileak izango diren ikasleen gaitasun giltzarriak eta zeharkakoak lantzen, orientatzen, ikaskuntza prozesuak aldaketetara egokitzen edo ikaskuntza pertsonalizatua eta kooperatiboa sustatzen.
Gipuzkoak pertsona sortzaileak, kooperatiboak, malguak edo kritikoak behar ditu mende honetako erronkei behar bezala erantzuteko. Ildo horretatik, ezaugarri pertsonal horiek jarri dira jomugan hainbat ikastetxe eta unibertsitateetan. Jardunaldi honetan, ezaugarri pertsonal horiek sustatzeko gako diren irakasleengan jarri nahi da arreta. Zein rol izan behar du irakasleak ikasleen ezaugarri horiek sustatzeko? Zeintzuk dira irakasleak izan beharreko gaitasun giltzarriak? Testuinguru berritzaileetan, nolakoa da irakasleen kalitatezko enplegua? Besteak beste galdera horiei erantzun nahi zaie jardunaldian.
Behin behineko egitaraua
- 17:00 Sarrera
- 17:10 Gipuzkoako irakasleak egun: Eragin taldearen ekarpenak.
- 17:30 Hitzaldia: Irakaslearen rola ikasleen lanerako gaitasun gakoen garapenerak. Nagore Iñurrategi (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea-Mondragon Unibertsitatea).
- 17:50 Mahai-ingurua: Irakaslearen gaitasun giltzarriak eta kalitatezko enplegua testuinguru berritzaileetan.
- Jaione Uriarte (Arizmendi Ikastola).
- Ana Monge (Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola).
- Maitane Basasoro (Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Nagore Murua (Mariaren Lagundia ikastola).
- Aritz Larreta.
- 18:30 Coworking.
- 18:50 Ondorioak eta itxiera.
Eragin proiektuaren ibilbidea
Eragin proiekturen barne, iaz Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan Jardunaldia antolatu genuen, gainera, argitaratu genuen Ikasleen talentua sustatzeko gida. (hemen ikus daiteke gidaren aurkezpen bideoa). Ikasturte honetan, Eragin proiektuaz gain, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak beste zazpi proiektu konpetitiko ditu eskuartean. Eragin proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du.