Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (1.astea)
Atzealdea
Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (1.astea)
#etxeangeratzennaiz
Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (1.astea)
Jarduera fisikoa etxean
2020·03·17
Jarduera fisikoa egunerokotasunean egitea garrantzitsua da, baina orain, garai berri honetan, are eta gehiago. Eguneroko bizitzan mugitu egiten gara, nahiz eta askok kirolik ez egin: erosketak egitera ateratzen gara, lantokira/eskolara oinez joaten gara, kalera ateratzen gara… Batzuk, beste batzuk baino gehiago, baina, guztiok mugitzen gara neurri batean edo bestean.
Etxean eserita zein etzanda denbora asko pasa behar dugun momentu honetan, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuko kideok, fisikoki aktibo mantentzeko proposamen ezberdinak partekatu nahi ditugu zuokin. Ariketa errezak dira eta hauek egiteko ez da aparteko materialik behar.
Beraz, adi egon webgunera igotzen joango garen proposamen ezberdinekin!
Hemen uzten dizkizuegu datozen egunetan egin ditzakezuen zirkuitu ezberdinak:
#nietxeangeratzennaiz baina, geldi ez!