Eduardo Antonio Letelier Araya bere doktorego-tesia irakurri du
Eduardo Antonio Letelier Araya bere doktorego-tesia irakurri du
Eduardo Antonio Letelier Araya bere doktorego-tesia irakurri du
Abenduaren 12an, Eduardo Antonio Letelier Araya ikertzaileak bere doktore tesia irakurri du
Tesiaren izenburua: Impacto del factor comunitario (factor C) sobre el funcionamiento y resultados de empresas sociales de servicios sanitarios rurales.
Zuzendaria: Leire Uriarte Zabala Dk. (Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI)
Epaimahaia:
Lehendakaria: Luiz Inàcio G. Gaiger Dk. (UNISINOS Unibertsitatea- Brasil).
Idazkaria: Oier Imaz Alias Dk. (Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI).
Kidea: Enekoitz Etxezarreta Etxarri Dk. (UPV/EHU)
Laburpena:
C Faktorea, Teoria Ekonomiko Muinbakarraren esparruan, helburu partekatu baten atzean dagoen talde baten kontzientzia, sentimendu eta borondateen batasunetik sortzen den energia sozialari deritzo (Razeto, 2017). Kontzeptu honek Latinoamerikako ekonomiaren sektore solidarioko enpresen aitorpen eta sustapenerako duen garrantzia ukatu gabe, bere izaera eta gizarte-agentzia espezifikoaren aitorpena mugatzen duten gabeziak erakutsi ditu. Muga horiei aurre egiteko ikerketa honetan Bourdieuk (1978) proposatutako Gizarte Eremuen Teoria eta Habitusaren Teoria baliatu ditu C Faktorea kapital sinboliko gisa birdefinituz. Horrez gain, Collinsen Theory of Chains of Interaction Rituals-en (2007) oinarritu da komunitate-faktorea sortzea, mantentzea eta birsortzea ahalbidetzen duten antolakuntza-mekanismoak azaltzeko.
Esparru teoriko horretatik abiatuta, ikerketa honetan C Faktoreak landa guneetako Ur-Batzordeen (CAPR gazteleraz) funtzionamenduan duen eragina aztertu da. Ur edangarria kudeatzeko sortutako egitura historiko hau Latinoamerikako gizarte-enpresen adierazpen esanguratsuenetakoa da. Zehazki, lan honetan CAPRetan integratutako kalitate handiko C Faktorearen presentzia azaltzen duten baldintzak ikertu dira. Modu berean, kalitate handiko C Faktorearen presentziak funtzio enpresarialaren kalitatean, beste faktore ekonomikoen integrazioan, CAPRen funtzionamenduan eta lortutako emaitzetan nola eragiten duen aztertu da. Azkenik, Landa Eremuko Osasun Zerbitzuei buruzko azken Legean (20.998 zenbakidun legea) xedatutakoa kontuan hartuta, ikerketak CAPRak ustiatzeko eta administratzeko arauzko eskakizunen gehikuntzak komunitate-faktorean izan ditzakeen ondorioak ikertu ditu.
Horretarako, multzo lausoetarako analisi kualitatibo konparatiboaren metodoa (Ragin, 2018) eta dagokion programa informatikoa (Ragin & Davey, 2016) erabiliz, Santiago de Chiletik 400 kilometro hegoaldera dagoen Ránquil udalerriko 5 ur-batzorde aztertu ditu, Ikerketa eta Garapen Agentzia Nazionalak (ANID) kofinantzatuta eta Concepción Unibertsitateak zuzendutako "Urraldeen Kudeaketa Integralerako Tokiko Jarraipen Sistema (SIMOL)" (ID19|10121) proiektuaren baitan.
Egindako analisitik, CAPRetan kalitate handiko C Faktorearen presentzia azaltzen duten bi bide kausal identifikatzen dira: bata eragiketa eta administrazio-konplexutasun handiagoko CAPRei dagokie eta bestea konplexutasun maila txikia dutenei. Era berean, C Faktorearen kalitate altuak CAPRko zuzendariek betetzen duten funtzio enpresarialaren kalitatean duen eraginari dagokionez, Razetok (2018) proposatutako faktoreen elkarrekiko ordezkagarritasunaren fenomenoa baieztatzen da. Azkenik, kalitate handiko C Faktorearen presentziak beste faktore batzuen integrazioan, funtzionamenduan eta CAPR-ek lortutako emaitzetan nola eragiten duen ikusita, egindako analisiaren arabera, faktore ekonomikoen bi konbinazio eraginkor daudela baliozta daiteke eta Razetok (2018) proposatutako Proportzio Definituen Teoremaren soluziotzat har daitezke. Azken emaitza honek Landa Eremuko Osasun Zerbitzuei buruzko 20.998 Legearen inplementaziorako arriskuak eta gomendioak luzatzeko parada eskaintzen du.