Industria Ingeniaritza Masterreko bi ikaslek parte hartuko dute Congress on Numerical Methods in Engineering izeneko kongresuan

Atzealdea

Industria Ingeniaritza Masterreko bi ikaslek parte hartuko dute Congress on Numerical Methods in Engineering izeneko kongresuan

KONGRESUA

Industria Ingeniaritza Masterreko bi ikaslek parte hartuko dute Congress on Numerical Methods in Engineering izeneko kongresuan

Masterreko irakasleek materialen konformazioarekin lotura duen lanik hoberena aukeratu dute eta kongresura joateko aukera emanda saritu dute lana.

2019·04·01

$titulo.getData()


Uztailaren 1etik 3ra bitartean Congress on Numerical Methods in Engineering kongresuaren X. edizioa egingo da Guimarãesen (Portugal), eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industriako Ingeniaritzako Masterrean 2. ikasturtean ari diren 2 ikasleek bertan hartuko dute parte. Kongresuaren helburu nagusia da trukerako foro bat izatea eremu akademikoko zein eremu industrialeko ikertzaileentzat, mekanika konputazionalaren, zenbakizko metodoen eta ingeniaritzako aplikazioen eremuetako garapen berriak partekatu ditzaten.

Bigarren aldia da Industriako Ingeniaritzako Masterreko 2. urtean egiten ari diren ikasleak kongresu batera doazela Materialen Konformazioaren irakasgaiaren barruan garatutako proiektuan lortutako emaitzak aurkezteko. 

Masterreko irakasleek bultzatutako ekimena da, zeinarekin asmoa da ikasleek irakasgai horretan egiten duten lana sustatzea eta saritzea. Ikasleek lan guztiak aurkeztu ondoren, irakasleek lanen balorazioa egin eta kongresuan beren lanaren emaitzak aurkeztuko dituzten ikasleen taldea aukeratzen dute.

Oraingo honetan,  Javier Mendieta eta Ander Martinez izan dira uztailean Portugalera joateko aukeratu diren ikasleak. Kongresuan, “Predicción geométrica de un componente mediante herramientas de modelización numérica” izenaz egin duten lana aurkeztuko dute, eta lanaren emaitzak defendatuko dituzte kongresura bertaratzen direnen aurrean. Lan honetan, ikasleek osagai metaliko baten konformazioaren modeloa egin dute eta emaitza esperimentalekin alderatu dute lanean iragarritako geometria.