20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri
20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri
20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langile kontseiluek Covid-19a dela eta aurrera eraman ez dituzten ekintza sozialetarako zuten aurrekontua donatzea erabaki dute
Covid-19ak eragindako krisia dela eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan urtero ospatzen diren hainbat ekintza eta jarduera ezin izan dira aurrera eraman, hala nola, maiatzean ospatzen den fakultateko festa edo langileek uztailean egin ohi duten txango kulturala. Hau dela eta, aurreikusitako aurrekontua xahutu ez denez, bai Ikasle Kontseiluak eta bai langileen Kontseilu Sozialak ere diru hori gobernuz kanpoko erakundeetara bideratzea erabaki dute.
Ikasle Kontseiluak 15.900€ donatu dizkio Mundukide erakundeari. Garapen bidean dauden hegoaldeko herrialdeetan lankidetza proiektuak eramaten ditu aurrera Mundukidek eta MONDRAGON korporazioko kooperatiben babesa du. Aurtengoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek ere euren ekarpena egin nahi izan diote Mundukidek garapen bidean dauden herrialdeetan martxan dituen kooperazio edo lankidetza proiektuei.
Kooperatibako langileak ordezkatzen dituen Kontseilu Sozialak aldiz, 5.000€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratzea erabaki du. Langileek aukera izan dute hainbat proiekturen artean beraien bozka emateko, eta Elikagaien Bankuak lortu du babes gehien. Honenbestez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko langileen kolektiboak babesa eman nahi izan dio COVID-19ak sortu duen krisia dela eta kaltetuen izan diren kolektiboei.