2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doktoregoa Hezkuntzan

2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Indartu nahi diren eremuak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako praktikan oinarritutako eta berrikuntzarekin zerikusia duten ikerketak.

2022·07·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratu egin du Doktoregoa Fakultatean egiteko deialdia; deialdiaren helburua da indartzea Fakultateko ikerketa ildo estrategikoak. Fakultateak eskainiko dio ikertzaileari bere jarduna garatzeko aukera eta ikerketa kolaboratiborako testuingurua. 2022-2023 ikasturterako deialdi honekin, nahi dira erakarri bi ikertzaile, Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programako hurrengo eremuetan egiteko tesiak:

  • Digitalizazioan.
  • STE(A)M gaietan.
  • Ebaluazioan.
  • Kodozentzian.
  • Diziplinartekotasunean.

Jasotako proposamenen artean lehenetsiko dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako praktikan oinarritutako ikerketa proiektuak.

 

Interesatuek aukera izango dute 2022ko irailaren 16ra arte beraien ikerketa proiektua aurkezteko. Edozein zalantza argitzeko eta proiektuak bidaltzeko, erabili hurrengo helbidea: ilarrea@mondragon.edu

 

Deialdi honetan aukeratutako doktoregaiak izango dia fakultateko PIFak, alegia, Prestakuntzan dauden Ikerlarien Figurak, eta beraien jardunaren gehiengoa ikerketa tesira bideratuko dute. Kontratazio deialdi honek bi xedea ditu: garatzea jakintza zientifikoa doktorego-aurrekoen artean eta sustatzea nazioartekotzea. 

 

Pertsona aukeratutak egongo dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean epe mugatu batean kontratatuta, PIF taldean eta, urtero, urrian, luzatuko zaie kontratua, gehienez hirutan, baldin eta ebaluazioa aldekoa bada.

 

PIF izateko deialdia hau irekita dago Mondragon Unibetsitateko zein kanpoko ikertzaileentzat.