Unai Ibarretxe doktoregaiak V. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren lan zientifiko onenaren saria jaso du

Atzealdea

Unai Ibarretxe doktoregaiak V. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren lan zientifiko onenaren saria jaso du

KONGRESUA

Unai Ibarretxe doktoregaiak V. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren lan zientifiko onenaren saria jaso du

Kongresua Bilbon izan zen azaroaren 29an eta 30ean eta Mondragon Unibertsitateko ikasleak saria jaso zuen Fagor Arrasaterekin elkarlanean egindako lanagatik.

2021·12·09

$titulo.getData()


Unai Ibarretxe doktore-tesiaren azken txanpan dago, Mondragon Unibertsitateko Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuen ikerketa taldeak eta Fagor Arrasate kooperatibak duten lankidetza-estrategiaren barruan. Tesia Fagor eta Eusko Jaurlaritzako Bikaintek programaren bitartez finantzatuta dago.  

Ibarretxeren tesia erresistentzia altuko aluminio aleazioei zuzendutako berotako estanpazio prozesuen garapenean oinarritzen da. Gaur egun, teknologia berritzaile hau ez da industrian erabiltzen baino automozio sektorean ibilgailuen pisua murriztea ahalbidetuko luke altzairuzko egiturak erresistentzia altuko aluminio aleaziokin ordezkatuz. Automozioaren industrian, pisua murrizteak kotxeen portaera dinamikoa hobetzea ekartzen du eta baita erregaien kontsumoa eta gas emisioen gutxitzea ere. Ibilgailu elektrikoen kasuan gainera, autonomia handitzea ere ahalbidetuko luke.

Testuinguru honetan, Unaik azaroan egin zen V. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan lan zientifiko bat aurkeztu zuen: “Xafla formatuko AA7075-T6 eta AA6082-T6 aleazioen hozketa abiadura kritikoaren kalkulua Jominy entsegu eraldatua eta alderantzizko simulazioa erabilita”. Lanak balio handiko emaitzak erakutsi zituen, aurrerapen zientifikoak eta industrian aplikagarritasunaren lorpenak agerian jarri baitziren. Egindako probak Mercedes Benz E klaseko ibilgailu baten paratxokean oinarritu ziren, pieza lehen aipatutako ezaugarrietan estanpatu baita, eta segurtasun-baldintzak mantenduz, piezaren pisua %40 murriztea lortu da.

Unai, ZORIONAK egindako lanagatik eta zorionak baita ere zure tesi zuzendariei, Lander Galdos eta Nagore Otegi, eta baita laborategiko lanetan lagundu dizun Sara Garmendiari ere.

Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua

Kongresuaren helburu nagusia da Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izatea, eta gainera, hau euskaraz egitea sustatzen du. Bertan parte hartzen dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hainbat enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate, enpresetako I+G sail edota bikaintasun zentro.