Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek, Eibarko udalarekin elkarlanean arituta, soluzioak proposatu dituzte Torrekua proiekturako
Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek, Eibarko udalarekin elkarlanean arituta, soluzioak proposatu dituzte Torrekua proiekturako
Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek, Eibarko udalarekin elkarlanean arituta, soluzioak proposatu dituzte Torrekua proiekturako
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako GeroLab eraikiz proiektuaren baitan arituko dira elkarlanean, belaunaldi arteko diseinu ekimenak sortzea izanik proiektuaren xedea
2019ko abenduaren hasieran Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek proiektu bati ekin zioten ISEArekin, Eibarko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Proiektuaren helburua zen zerbitzua diseinatzea belaunaldi arteko harremana sustatzeko eta, horrela, ezagutzaren transmisioa eta garapen komunitarioa bultzatzeko, elkarlanean eta zahartze baliodunean oinarrituta. Zerbitzu horietatik batzuek Torrekua eraikinean izango lukete kontaktu gunea. Higiezin horretan hainbat urtez anbulatorioa egon da, eta laster funtzio berriak esleituko zaizkio.
Abendu hasieran, Eibarko Udaleko ordezkariek proiektuaren erronka eta testuingurua aurkeztu zizkieten ikasleei, eta hilabeteko lanaren ondoren ikasleek kontzeptu proposamenak azaldu zizkien. Aste batzuk geroago, berriz, azken proposamenak. Ikasleek talde txikitan garatu zituzten euren ideiak, eta horrek ahalbidetu zuen proposamen kopuru handiagoa batzea, batez ere ezagutzaren transmisioaren, zaintzaren edo kulturartekotasunaren eremuetakoak.
GeroLab Eraikiz
2019ko martxoan, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntzako Zentroak GeroLab Eraikiz proiektua jarri zuen martxan, ISEArekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Laborategiak sortzea eta gazte emantzipazioaren eta belaunaldi artekotasunaren alorrean diseinu esperimentalark egita bultzatzen duen ekimena da . Elkarlan horri esker ariketa prospektiboa egin da Diseinu Estrategikoko Masterraren bidez esku bat botatzeko Gipuzkoaren etorkizuneko erronka estrategikoei erantzungo dien politika publiko eta zerbitzuen eraikuntzan.