Diateknia, azken Afrika Basque Challenge ediozioko proiktu irabazlea
Diateknia, azken Afrika Basque Challenge ediozioko proiktu irabazlea
Diateknia, azken Afrika Basque Challenge ediozioko proiktu irabazlea
BBFn(Bilbao Berrikuntza Faktoria) urte osoa ekosisteman igarotzen duten biztanleak daude, eta beste batzuk urteko une desberdinetan bisitatzen gaituzte. Hori da Diateknia proiektuaren kasua, azken Africa Basque Challenge edizioa irabazi zuen proiektua.
BBFn(Bilbao Berrikuntza Faktoria) urte osoa ekosisteman igarotzen duten biztanleak daude, eta beste batzuk urteko une desberdinetan bisitatzen gaituzte. Hori da Diateknia proiektuaren kasua, azken Africa Basque Challenge edizioa irabazi zuen proiektua.
Ongi etorri, ezagutu ditzagun!
- Proiektuaren deskribapena:
Diateknian diabetikoentzako soluzio teknikoak eta sentsibilizaziokoak garatzen ditugu. Zehazki, keniarrentzat garatuko dira produktuak.
- Nola sortu zen taldea? Taldearen prozesua
Kideek "Africa Basque Challenge" programan parte hartu zuten. Programa horren gaia "Osasuna guztiongana iristea" zen.
Hasiera batean, beste herrialde batzuetako parte-hartzaileak ezagutu genituen Internet bidezko elkarrizketa batzuen bidez. Ondoren, lehen topaketa fisikoa egin zen Nairobin parte-hartzaile guztiekin: tailer eta jarduera batzuek elkar ezagutzen lagundu ziguten. Identifikatu ziren gai desberdinei esker, adibidez urarekin, desgaitasunarekin edo nutrizioarekin lotutakoak, gure taldearen sinergia sortu zen, diabetesarekin lotutako arazoak konpontzeko interes eta gaitasun teknikoak, zientifikoak, berritzaileak eta nutriziokoak konbinatuz.
Programaren azken astera iritsi aurretik, bilera birtual bat izangenuen. Honek informazioa biltzeko eta egiaztatzeko aukera eman zigun, eta horrek gure irtenbideak aurkezten lagundu zigun amaierako aurkezpenean.
- Zer eman diezaiokezue BBFri eta zer jaso nahi duzue BBFtik?
Talde irekia gara. BBF komunitateari nazioarteko bezeroengana iristen lagun diezaiokegu. Esperientzia handia dugu taldean, eta beste batzuentzat onuragarria izan daiteke hau ezagtzea. Interesa dugu BBF komunitatearekin lankidetzak garatzeko eta BBF komunitatearen iruzkinak eta aholkuak jasotzeko, betiko eragozpenak saihesteko eta gure garapenean arrakasta izateko. Azkenik, BBF ekosistemak nazioarteko garapena eta lankidetzak sustatzen ditu. Badakigu start-up batzuek beren negozioa munduko hainbat lekutan aurkezteko aukera dutela; guretzat baliotsua litzateke haiengandik ikastea.
- Nolakoa izaten ari da zure esperientzia Bilbon?
Oso pozgarria da gure inguruan aukerak ikustea. Bilbok eta euskal eskualdeak ekintzailetza eta enpresen sorrera errazten duen ingurunea sortu dute. Euskalduna Jauregian B-Venture 2022 ekitaldira joateko aukera izan genuen. Gure soluzioak Diatekniako standean aurkeztu ahal izan genituen eta parte-hartzaileekin elkarrizketak hasi (start-up, finantza-laguntzarako agentziak, bankuak), baita beste start-up batzuen eta hizlari nagusien aurkezpenak entzun ere. Aholku hauek lagundu ziguten bai gure konponbideak publiko zabalago bati aurkezteko moduari buruz eta baita etorkizuneko garapenerako kontuan hartu beharko genituzkeen hurrengo pausoei buruz ere.
- Bilbo/Bizkaia/Euskadiko berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemarako beste edozein mezu
BBF komunitateko pertsonei ongietorria ematea gustatuko litzaiguke, gure taldearekin bat egin dezaten. Talde multikulturala eta aniztasunean zentratua den aldetik, gure helburua Diatekia hurrengo mailara eramatea da. Osasunaren zaintza maite duen eta espainiera menderatzen duen norbait bilatzen dugu, itzulpenak egiten lagun diezagun. Gure lan-espazioa BBFko lehen solairuan dago.Etorri zaitez gu ezagutzera!
- Nola jarri haiekin harremanetan?
Pierre Casaubieil (casaubieilh@hotmail.com) - Pierre Casaubieilh | LinkedIn
Quresha Nur (qureshanuradan99@gmail.com) - Mentor Quresha Nur | LinkedIn
Yussuf Mohamed (yussufmohamed608@gmail.com) - Yussuf Mohamed | LinkedIn
Khalid Ahmed (khalid7ahmed7@gmail.com) - Khalid Ahmed R.N | LinkedIn