Ikasi sektoreko ekipamendu eta teknologia puntakoenekin
Atzealdea
Ikasi sektoreko ekipamendu eta teknologia puntakoenekin
AZKEN BERRIKUNTZEKIN
Ikasi sektoreko ekipamendu eta teknologia puntakoenekin
Ingeniaritza Biomedikoaren gradua irakasteko jarduera garatzeko, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ikasleek erabiltzeko laborategi bat dauka, hurrengo ekipo hauekin hornitua; laborategi hori jarraian zehazten diren hiru unitatetan bereizten da:
- Seinale eta irudi biomedikoak: Badauzka 10 BIOPAC ekipamendu eta dagokion SWa seinale biomedikoak tratatzeko, hala nola osziloskopioak, funtzioen sorgailua, elikatze iturriak, paziente simulagailu 1, 12 deribazioko 8 ECG simulagailu, 12 MyDaq eta dagokion SWa (LabView), Viscan with Dual Probe ekografoa.
- Inplanteak eta tresna medikoak: Badauka 3D CureProDue inprimagailu bat, eredu anatomikoak (2 gorputz-enbor, begi bat, belarri bat, bizkarrezur 1, giza eskeleto bat), 3Dko 2 eskaner (David laserscanner / Fuel3D), hurrengo hauekin hornitutako instrumentazio set 1: aiztoak eta bisturiak, artaziak, disekzio eta kirurgia pintzak, sendaketa pintzak, pintza hemostatikoak, orratz euskarriak eta agrateak, erretraktoreak eta bereizgailuak, laparoskopiarako eta elektrokirurgiarako tresnak, ziztakariak, periostomoak.
- Ekipamendu teknologikoak: Terranova erresonantzia magnetiko 1 eta erresonantziaren SW espezifikoa, 2 beso robotiko, 5 desfibriladore, 200Mhz-ko RMN bruker ekipamendu 1, Philips ekografo 1, X Izpietarako Leybold ekipamendu 1, Leybold OTA 1 eta Leybold ekipamenduen SW espezifikoa.