"Nire bizitzako 9 hilabeterik onenak izan dira"

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045910, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

"Nire bizitzako 9 hilabeterik onenak izan dira"

NAZIOARTEAN

"Nire bizitzako 9 hilabeterik onenak izan dira"

$titulo.getData()


Asier Lazcano

Teknologia Biomedikoetan Masterra, 1go maila

2016-2017ko ikasturtea Lodz-en burutu nuen, Polonian. Bertan 9 hilabete igaro nituen; nere bizitzako 9 hilabeterik onenak. Bizi izan dudan esperientzia ezinbestekoa izan da pertsonalki aurrera egiteko. Orain pertsona irekiagoa sentitzen naiz. Bertan munduko leku ezberdineko lagun berri asko egin ditut eta ezagutu dudan pertsona bakoitzetik gauzak ikasi eta nerekin ekarri ditut hona.

Bertan egin dudan proiektua "VISION-BASED GESTURE RECOGNITION FOR HUMAN COMPUTER INTERACTION (HCI)" izan da. Ezgaitasun jakin batzuk dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Programa bat garatu dut, zeinaren bitartez teklatua edo sagua erabiltzeko ezgaitasunak dituzten pertsonek gai izango diren ordenagailuaren funtzionalitateak behar bezala erabiltzeko. Erabiltzailea gai izango da ordenagailua erabiltzeko (Internet, Windows aplikazioak,...) ahotsezko aginduak emanez. Horrez gain, gaur egungo portatilak dituzten kamarak (WEBCAM), erabiltzailearen aurpegia detektatuko du. Erabiltzaileak burua mugitzen duen einean, pantailan dagoen saguaren kursorea mugituko da ere, mugimendu berdinarekin. Erabiltzaileak irri egiterakoan "klik" ebentoa aktibatuko du, berak pantailan nahi duen tokian klikatzeko aukera izanez. Beraz, erabiltzailea bai aurpegiko mugimenduez (eta gestu fazialez) eta ahots errekonozimenduz, ordenagailua erabiltzeko gai izango da, sagu eta teklaturik gabe.


Unibertsitatea baino gehiago gara