Etxetik aurkeztutako doktore tesi bat

Atzealdea

Etxetik aurkeztutako doktore tesi bat

TESIA

Etxetik aurkeztutako doktore tesi bat

Coronavirusak sortu zuen alarma egoera dela eta Mondragon Unibertsitateak bere aktibitatea plataforma digitaletara bideratu du, baita itsas energia eolikoko tesi baten defensa ere

2020·03·18

$titulo.getData()


Pasa zen martxoaren 17an Carlos Ruizek Modeling for Harmonic Analysis of AC Offshore Wind Power Plants doktoretza tesia ezohiko egoera batean aurkeztu zuen, Covid19aren alarma egoeran alegia. Mondragon Unibertsitateak pasa den martxoaren 16tik bere instalakuntzak itxita mantentzen ditu eta beraz Carlosek bere ikerketa lana etxetik aurkeztu behar izan zuen, 3 urtez Ingeteam enpresarekin kolaborazioan egindako ikerketa lana alegia. Lana baloratu zuen apaimahaia erakunde desberdinetako ikerlariek osatu zuten, hala nola Universidad Politécnica de Catalunya, Universidad Politécnica de Valencia, Universidad Carlos III de Madrid, Ingeteam eta Mondragon Unibertsitateko ikerlari adituak. 

Bideokonferentzia bidezko deialdiak hamarna lagun bildu zituen eta Carlosek SOBRESALIENTE nota jaso zuen. Hiru urteko ikerketa lana eta hainbat astetan azken eguneko defentsarako prestaketa lanen ondoren, Carlosek demostratu zuen ez duela arazorik eduki azken egunetako egoerara egokitzeko. 

Zorionak Carlos, lan bikaina!

“Modeling for Harmonic Analysis of AC Offshore Wind Power Plants”.

  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Luis Sainz Sapera (Universidad Politecnica de Catalunya UPC)
    • Mahaikidea: Ramon Manuel Blasco Giménez (Universidad Politécnica de Valencia)
    • Mahaikidea: José Luis Rodríguez Amenedo (Universidad Carlos III de Madrid)
    • Mahaikidea: Alain Sanchez Ruiz (Ingeteam)
    • Idazkaria: Jon Andoni Barrena Bruña (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Doktoretza tesi dokumentu honetan korronte alternoko itsasoko haize-parkeen, OWPP deiturikoak hemendik aurrera, harmonikoen analisirako modelazioan egindako lana aurkezten da. Potentzia altuko sistema hauen analisi harmonikoan egindako azterketa bi gaietara bideratuta dago. Lehenengoa, OWPP-a osatzen duten elementu nagusien modelaketa eta balidazioa izan da. Arreta berezia jarri da haize turbina, potentzia transformadore, itsaspeko kable eta beraien arteko interakzioak modelatzerakoan. Haize turbinaren modelo bat aurkezten da disertazio honetan, zeinek haize turbinaren portaera eta sortzen dituen harmonikoak erakusten dituen 5kHz-rarteko lan puntuetan. Modelo honen bereizgarria bihurgailuak sortutako funtsezko harmonikoa eta bere harmonikoak sortzen dituen tentsio iturria da. Transformadorearen eta itsaspeko kableen kasuan ere frekuentziaren menpeko portaera bat simulatu da parametro batzuen kasuan 5kHz-rarteko funtzionamenduarentzat. Ingeles literaturan “skin” eta “proximity” izenez ezagutzen diren frekuentziaren menpeko efektuen modelazioa Fosterren denbora-eremuko simulazioetarako sare baliokideak erabilita egin da. Potentziako elementu hauek elkarren artean duten interakzioa modelatzeko beste bi hurbilketa eredu aurkezten dira. Hauek Simulink-en oinarritutako denbora eremuko modeloa eta OWPP-aren sare pasiboaren sekuentzia inpedantzien modeloa dira. Modeloen garapenaren eta parametrizazioaren deskribapena egin da bi hurbilketa ereduentzat benetako
OWPP baten datuak erabilita. Doktoretza tesi honen bigarren zatia OWPP-etan harmonikoen anplifikazio arriskuak, harmoniko eta potentzia faktoreari dagokien sare-kodeak betetzeak dakartzan arazoak, eta instalakuntzak igortzen dituen harmonikoen hobekuntza dakarren soluzioen diseinuak egitean sortzen diren arazoen analisian datza. Doktoretza tesi honetan aurkezten diren soluzio teknikoek modulazio estrategia, aldagai jakin batzuen erreferentzia aldatuz haize turbinaren operazio puntuaren kudeaketa, eta bihurgailua sarera konektatzeko erabiltzen den filtroaren diseinua biltzen dituzte. Ondoriozta daitekeen moduan soluzio hauek haize turbinen fabrikatzaileen perspektibatik egindakoak dira.