Jokin Bergara Egurenen tesiaren defentsa
Jokin Bergara Egurenen tesiaren defentsa
Jokin Bergara Egurenen tesiaren defentsa
Tesiaren izenburua: Trama kooperatiboa ehuntzen: Arrasateko kooperatibak haustura ekosozioalaren eta subjetibotasun neoliberalaren garaian. azterketa sozio-metabolikoa. BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Maiatzaren 17an, Jokin Bergara Eguren doktoregaiak Doktorego Tesiaren irakurketa egin zuen, izenburu honekin: Trama kooperatiboa ehuntzen: Arrasateko kooperatibak haustura ekosozioalaren eta subjetibotasun neoliberalaren garaian. azterketa sozio-metabolikoa.
Zuzendariak: Andoni Eizagirre Eizagirre Dk. (MU - HUHEZI) eta Joseba Azkarraga Etxagibel Dk. (EHU/UPV).
Tesiaren laburpena:
Doktorego tesi lan honetan Arrasateko Kooperatibak aztertu ditugu begirada metaboliko-sozialetik. Gizakiak XXI. mendean bizi duen krisi ekologikoaren erronka erraldoiak eskatzen du ekonomiari eta kooperatibismoari buruzko begirada batzuk gainditu eta eguneratzea. Gure irudiko, Arrasateko Kooperatibek ekonomia sozialean eta aberastasunaren birbanaketan eredu arrakastatsua sortu eta denboran iraun dutelako, merezi dute begirada ekosozialetik hurbilduko den ikerketa lan bat egitea. Hala, gure susmoa da krisi ekologikoak dakarren agertokian trantsizio ezberdinak pentsatzen eta praktikan jartzen lagundu dezakeen esperientzia dela
Atal teorikoan tesiaren begirada gurutzatuko duen ikuspegi ekosozialaren oinarriak jartzen saiatu gara. Ekonomia ekologikotik eta jasangarritasun sozialaren ikuspegitik egin diren ekarpenak bildu eta kooperatibismoa oinarri horietatik birpentsatzeko ariketa egin dugu.
Atal teorikoan tesiaren begirada gurutzatuko duen ikuspegi ekosozialaren oinarriak jartzen saiatu gara. Ekonomia ekologikotik eta jasangarritasun sozialaren ikuspegitik egin diren ekarpenak bildu eta kooperatibismoa oinarri horietatik birpentsatzeko ariketa egin dugu. Era berean, ikerketa metaboliko-sozial bat egin asmo dugun neurrian, begirada epistemologiko horren arrazoietan arakatu eta berau Arrasateko Kooperatibetara aplikatzearen garrantzia aztertu dugu
Jarraian, gaurko kooperatibismoa zertan den ulertu eta bere bilakaera aztertu asmotan, lanaren soziologiatik jasotako ekarpenak bildu ditugu. Lanaren munduak eta nazioarteko kapitalismoak izan duen bilakaerak lotura zuzena baitu gaur kooperatibak zein modutan konfiguratzen diren azaltzeko. Horrela, bipolitikaren kontzeptuan, merkatu gizarteen hedapenean eta haren ondorio sozialetan eta subjektibotasun garaikidearen gaiaren gainean sakondu dugu
Ibilbide hori eginda, subjektibotasun ekosozial baten eraikuntzaren erronkari erreparatu diogu, kooperatibismo berritu bat josi dezakeena, planetaren mugekin eta baliabideen agortze aroarekin armonian. Ariketa hori egiteko, zenbait teoria psikosozial bildu eta eztabaidatu ditugu
Atal enpirikoari dagokionez, analisia hiru zatitan banatu dugu. Lehenbizi Arrasateko Kooperatiben diagnostiko metabolikoa egin dugu, haien jardunaren inpaktua neurtu asmotan. Bigarrenik, eremu sozioekonomikoari heldu diogu, kooperatibek dituzten egiturazko erronkak aztertuz eta erronka ekosozialarekin lotzen diren korapilo nagusietan arreta jarrita. Hirugarrenik, kooperatiben senean iraunkortasunari buruz dauden uste sozialak eta diskurtsoak aztertu ditugu, gaia zertan den eta zein oinarri sozial duen arakatzeko. Azkenik, kooperatibetan nagusitzen den subjektibotasun mota aztertu dugu, erronka ekosozialarekin lotuz, eta biak lotzeko dauden zailtasun estrukturaletan arreta jarriz
Azkenik, ondorioztatu dugu, AKE-k krisi ekologikoaren testuinguruan kokatzeko muga sozial eta ekonomiko handiak dituela. Besteak beste, identitate kooperatibistaren berrikuspen sakona eta krisi ekologikoaren garaira egokituko den kooperatibisimoaren ulekera osotuagoa beharrezkoa da. Esango dugunez, joera hazkor eta akumulatibotik ateratzea eta bestelako lurralde ekonomiko eta sozialak arakatuko dituen kooperatibagintza premiazkoa da, ekonomia fosiletik atera eta iraunkortasun sozioekologikorantz aurrera urratsak emateko.