Ainhoa Ullibarriarana Garateren tesiaren defentsa
Ainhoa Ullibarriarana Garateren tesiaren defentsa
Ainhoa Ullibarriarana Garateren tesiaren defentsa
Tesiaren izenburua: Formación DUAL en la Educación Superior: Entornos de Aprendizaje e Inserción Laboral sostenible. Un análisis desde las experiencias del alumnado y las personas mentoras. Lortutako kalifikazioa: BIKAIN CUM LAUDE
Martxoaren 14an, ostirala, Ainhoa Ullibarriarana Garate doktoregaiak bere Doktorego Tesia aurkeztu zuen Oñatiko Campuseko Areto Nagusian. Ekitaldia 11:00etan hasi zen, eta bere ibilbide akademikoan mugarri garrantzitsua izan zen.
Epaimahaia:
- Lehendakaria: Jordi Lluis Coiduras Rodríguez Dk. (Lleidako Unibertsitatea)
- Idazkaria: Ainara Imaz Aguirre Dk.(MU - HUHEZI)
- Kidea: Arantza Arruti Gómez Dk. (Deustoko Unibertsitatea)
Tesiaren zuzendariak:
- Mikel Mesonero de Miguel Dk.
- Izaskun Agirre Aramburu Dk.
Tesiaren laburpena:
Goi mailako hezkuntzan formakuntza dualeko ereduek gorakada izan dute. Joera honek, profesionalen prestakuntza tradizionala gaindituz, honako erronka hauei erantzuten die: gazte-langabezia, trebetasun-eskasia eta lan-munduratzeko zailtasunak.
Ikerketa akademikoak nagusiki profesionalen prestakuntzari erreparatu dio, batez ere ikasleen ikuspegian eta ikasgelan zentratuz. Horrek, lan-inguruneko ikaskuntzaren ulermena mugatu egin du eta baita benetako lan-testuinguruetan ikasleen ikaskuntza gidatzeaz arduratzen diren pertsonaren funtsezko papera baztertu ere.
Horrela, doktorego-tesi honen helburu nagusia, lan-inguruneko ikaskuntza-inguruneen diseinuak unibertsitate-prestakuntza dualeko programen arrakastan duen eragina ulertzea da. Hain zuzen ere, lan-baliabideek eta lan-ezaugarriek ikasleen lan-munduratze iraunkorrean duten eragina aztertzen, honako adierazle hauek kontutan hartuta: langabeziaren iraupena, gogobetetze profesionala eta konpetentzia profesionalen garapena. Horretarako, lan-inguruneko ikaskuntza gidariaren eta ikaslearen ikuspegiak konbinatzen dira.
Doktorego-tesi hau hiru artikulu zientifiko biltzen dituen bilduma edo konpendio gisa aurkezten da, zeinak, elkarrekin, ezagutza-arlo sortu berri honetan aurrera egiteko ekarpen esanguratsua eskaintzen duten. Artikulu bakoitzak ikerketa-gaiari buruzko alderdi espezifiko bat aztertzen du, analisi zehatzagoa ahalbidetuz eta emaitzak zientzia-aldizkari desberdinetan hedatzeko aukera emanez.
Lehenengo artikuluan, ikasleen ikuspegitik, unibertsitate-prestakuntza dualeko programan ongizate-lan esperientzia sustatzen dituzten lan-ezaugarriak aztertzen dira, gazte ikasleen hasierako langabezia-iraupenean duten eragin zuzenari erreparatuz. Gainera, generoaren eraginari buruzko azterketa espezifiko bat ere gauzatzen da.
Bigarren artikuluan, lan-baliabideen eragina aztertzen da ikasleen gogobetetze profesionala eratzeko faktore erabakigarri gisa, ikasleek beraien prestakuntza dualean zehar lan-esperientzia positiboa eraikitzeko baldintza kritikoak aztertuz.
Azkenik, hirugarren artikuluan, lan-ingurunearen konfigurazio estrukturalak, unibertsitateko ikasleen konpetentzia profesionalen garapen eta sendotzean duen eragina aztertzen da, horretarako ikasleen prestakuntza praktikoa gidatzeaz arduratzen diren pertsonen ikuspegi analitikoa kontuan hartuz.
Azkenik, doktorego-tesi honek goi-mailako hezkuntzan prestakuntza dualeko programetan lan-inguruneko ikaskuntza-ingurunearen ulermen teoriko eta praktikoa sakondu nahi du, interpretazio-marko bat eskainiz, ez soilik dagoen ezagutza akademikoa aberasteko, baita ere orientabide zehatzak eskainiz, programa formatibo efektiboagoak, efizienteagoak eta lan-merkatuaren eskakizunetara egokituagoak diseinatu eta ezartzeko.
Ekitaldiaren argazkiak:
Ekitaldiaren argazkiak hurrengo estekan ikus ditzakezu:
