Liher Pillado Arbideren Tesiaren Defentsa Ekintzailetza arloan

Atzealdea

Liher Pillado Arbideren Tesiaren Defentsa Ekintzailetza arloan

Tesis defentsa

Liher Pillado Arbideren Tesiaren Defentsa Ekintzailetza arloan

Tesiaren izenburua: Developing relationships between corporations and startups through public-private collaboration: A Basque case study. BIKAIN kalifikazioa lortu zuen.

2024·04·23

$titulo.getData()


Apirilaren 12an, Liher Pillado Arbide doktoregaiak Doktorego Tesiaren irakurketa egin zuen, izenburu honekin: Developing relationships between corporations and startups through public-private collaboration: A Basque case study.

Zuzendaria: Aitor Lizartza Martin Dk. (MU - Enpresagintza) 

Tesiaren laburpena:

Digitalizazioaren ondorioz gure bizitzak erabat eraldatzen ari dira oraindik konsziente ere ez garen moduetan. Gure bizimoduak aldatzeaz gain, balio sorkuntza gaur egungo mundu globalizatu eta konektatuan nola gauzatzen den ere aldatzen ari da.

Manufaktura industria da gehien aldatzen ari den sektoreetako bat, digitalizazioak dakarren garapen erritmo bizkorraren ondorioz (edo ezagunagoa den 4.0 Industria). Hau dela eta, enpresen, eskualdeen eta herrialdeen lehiakortasuna nabarmen aldatzen ari da.

Ikerketa honek Berrikuntza Irekiko eredu berri bat aztertu eta ulertzea du helburu, bai literaturaren ikuspegitik, bai profesionalen ikuspegitik, non Eusko Jaurlaritzak ezarritako Enpresa-Startup lankidetza eredu bat aztertzen delarik. Bereziki, eskualde bereko bi premia nagusiri erantzun nahi dien programa aztertzen da: digitalizazio eta leihakortasun estrategiaren barruan dauden enpresei laguntzea, eta sortzen ari diren enpresei sendotzen laguntzea.

Tesi honetako emaitzen bidez Berrikuntza Irekiko eredu bakar bat ulertzen lagundu nahi da, eskualdeko “Venture-Client” eredua deitzen dena hain zuzen. Eredu honek gizarteko eta merkatuaren erronkei irtenbideak eman nahi dizkie, baita Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa eta sortzen ari diren Startupei ere.

Erabilitako metodologia kasu-azterketa bat izan da, Gomm-en taxonomiaren bidez (2000).

Metodologia horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako BIND 4.0 programaren berezitasunak ulertu eta definitu nahi izan dira. Programa hori 2016. urtean sortu zen, SPRI (Industriaren Garapenerako Sozietatea) izeneko industria-garapeneko sailaren bidez. Ikerketa honen barruan, programaren lehen hiru edizioak aztertu dira.

Tesian aztertzen den programaren berezitasunak kontuan hartuta, lehen hiru edizioetan parte hartzen duten enpresa eta startupak aztertu dira. Gainera, zenbait kasu teoriko eta praktiko gehitu dira: lehenik eta behin, esparru teoriko bat eskaintzen da, mundu mailan nahiz eskualde mailan garatzen ari diren startup eta korporazioen arteko harremanak sustatzen dituzten motibazioak eta ezaugarriak ulertzen laguntzeko. Bigarrenik, proposamen teorikoak eta ikertutako enpresak berrikuntza irekiaren eta korporazio-startup arteko lankidetzaren ikuspegitik konparatzen dira. Hirugarrenik, BIND 4.0 programaren kasu berezia aztertzen da ezagutza zabaltzeko.