Gorka Mendizabal Arrietaren Tesiaren Defentsa

Atzealdea

Gorka Mendizabal Arrietaren Tesiaren Defentsa

Tesisa

Gorka Mendizabal Arrietaren Tesiaren Defentsa

Tesiaren izenburua: Datu industrialetan oinarritutako saldu-osteko zerbitzuak: digitalizazioa, monetizazioa eta datuaren bizitza zikloa. BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

2024·07·22

$titulo.getData()


Uztailaren 12an, Gorka Mendizabal Arrieta doktoregaiak Doktorego Tesiaren irakurketa egin zuen, izenburu honekin: Datu industrialetan oinarritutako saldu-osteko zerbitzuak: digitalizazioa, monetizazioa eta datuaren bizitza zikloa.

Zuzendaria: Eduardo Castellano Fernández Dk. (MIK – Mondragon Unibertsitatea-Enpresagintza Fakultatea)

Tesiaren laburpena:

Industria sektoreko enpresak digitalizazioa eta automatizazioa bezalako prozesu sakonei aurre egiten ari dira, Industria 4.0-k, serbitizazioak eta Big Data erakunde zein negozio eredu berriak sortzeko aukerak eskeintzen dituztelarik. Zentzu honetan, salmenta osteko datu industrialetan oinarritutako zerbitzuek garrantzia handiagoa hartzen ari dira enpresa manufaktuen estrategietan. Gauzak horrela, Industria 4.0-k eta digitalizazioak erakunde horietan duten eragina jakitea garrantzitsua da, bai eta datuen kudeaketan oinarritutako enpresa kultura garatzeko tresnak sortuz ere.

Erronka hauei erantzuteko asmoz tesi honek erlazionatutako eta, aldi berean, independenteak diren hiru ikerketa gauzatu ditu. Lehenengo ikerketak Laugarren Industria iraultzak empresa handietan, zein enpresa ertain eta handietan (ETE) duen eragina aztertzea du helburu. Zehazki, Alemaniako eta Txekiar Errepublikako 124 enpresa aztertu dira. Lortutako emaitzen arabera enpresa handiek I40 eta digitalizazioak sortzen dituzten erronkei aurre egiteko gaitasun gehiago dute.

Bigarren ikerketak industria sektoreko datuen bizitza zikloko ereduak ditu aztergai. Eskuratutako emaitzen arabera ez dago adostasunik ikerlariek erabiltzen dituzten kontzeptuen eta terminuen artean.

Hirugarren ikerketak marko kontzeptual berritzaile bat sortzea du helburu, baita datu industrialei prezio bat ezarteko eredu bat proposatzea ere. Horretarako, plastiko botilak ekoizten dituzten makina industrialen kooperatiba bat aztertu da eta egindako ikerketen artean prezioari eragiten dioten lau elementu zehaztu dira, hots: kalitatea, entropía, balioa eta merkatuko aktoreak. Era berean, hornitzaileen prezioa, datuen balorazioa eta entropía, CRI zein datuen kalitatea bezalako aldagaiak garrantzituak direla ondorioztatu da.