Daniel Reguera Bakhache tesi defentsa

Atzealdea

Daniel Reguera Bakhache tesi defentsa

TESIA

Daniel Reguera Bakhache tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Metodologías Data-Driven para optimizar la interacción persona-máquina en escenarios industriales". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2021·09·17

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Metodologías Data-Driven para optimizar la interacción persona-máquina en escenarios industriales".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Ignacio Díaz Blanco (Universidad de Oviedo)
    • Mahaikidea: Gorka Epelde Unanue (Vicomtech))
    • Mahaikidea: Asier Aztiria Goenaga (Mármoles Aztiria)
    • Mahaikidea: Urko Zurutuza Ortega (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Carlos Cernuda García (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Teknologia berrien gorakadak eta industria sektorean hauek izandako erabilerak, prozesu industrialetan eraldaketa haundia eragin dute: prozesuak gero eta adimentsuagoak dira, honek erabiltzaile eta makinaren arteko interakzioa konplexuagoa bihurtzen duelarik. Eszenatoki berri honetan, adimen artifiziala irtenbide itxaropentsu bezala aurkeztu da, langileei asistentzia adimentsua eskaini baitiezaiekete makinekin elkarrekintzan dabiltzanean, adibidez, testuingurura egokitzeko gai diren sistemen bidez. Hala ere, normalean sistema hauek ez dute aintzat hartzen langile-makinaren arteko elkarrekintzaren inguruko informaziorik, ezta prozesuaren egoeren edo HMI-aren inguruko informaziorik ere adaptazio prozesu horretan.

Tesi honetan, datuetan oinarritutako metodologia multzo bat garatzen da, adaptazio tenporal adimentsuak ahalbidetzeko erregelak sortzen dituztenak. Hauek, langilea eta makinaren arteko elkarrekintza hobetzea dute helburutzat. Ikasketa automatiko bidezko teknikak erabiliz, metodologiek i) interakzio desberdinak ondorioztatzen dituzte, ii) erregelak aktibatu beharreko denbora tarteak identifikatzen dituzte eta azkenik iii) HMI baten diseinuan egin beharreko ekintza sorta bat proposatzen dute, HMI-aren koherentzia eta integritatea errespetatuz.

Garatutako metodologiak hiru kasu industrialetan balioztatu dira, sarrera-datu gisa: i) langile eta makinaren elkarrekintzaren datuak eta ii) HMI industrialaren informazioa hartuz, denborazko adaptazioak ahalbidetzen dituzten erregela multzo bat ondorioztatzea posible dela frogatuz. Behin hauek HMI batean inplementaturik daudela, interakzio denborak murrizten dituzte eta akzio sekuentzia bat exekutatzeko behar diren gertakizun kopurua ere murrizten dute. Modu honetan, erabiltzailearen errendimendua hobetzen da gainbegiratze eta kontroleko atazetan.