Eskolak emateko gaitzen duen DBH Masterra bi modalitatetan eskainiko da hurrengo ikasturtean: presentziala (Duala) eta erdi-presentziala
Eskolak emateko gaitzen duen DBH Masterra bi modalitatetan eskainiko da hurrengo ikasturtean: presentziala (Duala) eta erdi-presentziala
Eskolak emateko gaitzen duen DBH Masterra bi modalitatetan eskainiko da hurrengo ikasturtean: presentziala (Duala) eta erdi-presentziala
Gradudunei eta lizentziadunei zuzendutako unibertsitate masterrak irekita du dagoeneko izen-emate epea.
Nobedade ugarirekin etorriko da 2019-2020 ikasturtean DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra. Berrikuntza nagusiena da bi modalitatetan eskainiko dela masterra: modalitate presentzialean (Duala) eta erdi-presentzialean. Betiere, Euskal Herrian bertan, ikasleek modu eroso eta egokienean egin dezaten masterra.
Modalitate presentzialean (Duala) eskola astelehenetik ostegunera izango dira, goizez. Gainera, ikastetxe berritzaileetan eta urte osoan zehar, unibertsitate eta eskola arteko egonaldiak egingo ditu ikasleak, ikastetxeko kide bihurtuz.
Modalitate erdi-presentzialeko ikasleek, aldiz, 15ean behin izango dituzte eskola saio presentzialak eta beharren erritmora egokituko dituzte euren praktikak.
Modalitate bietan, ikasleek izango du jarraipen pertsonalizatua, ikaste-irakaste prozesua oinarrituko egongo da erronketan eta Euskal Herriko hezkuntza sistema izango du ardatz, izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 40 urte baino gehiago daroa erreferente izaten euskal hezkuntza sisteman.
Lau espezialitate eskainiko dira masterrean:
- Humanitateak eta Gizarte Zientziak.
- Hizkuntzak eta Literatura.
- Teknologia.
- Natur Zientziak eta Matematika
Masterrari buruzko informazio osoa eskaintzeko, bi saio ireki antolatu ditugu:
- Apirilak 11 (osteguna). 18:00. Eskoriatza. Izena eman.
- Ekainak 12 (asteazkena). 18:00. Eskoriatza. Izena eman.
Hala, ere, edozein informaziorako jarri harremanetan:
- Eunate Escandon
- eescandon@mondragon.edu
- 615745341