Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du

Titulazio ofiziala

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045992, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du

ZIURTAGIRIA

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du

Big Data Value Association erakundeak onartu du masterra. 200 eragilek baino gehiagok osatutako erakunde europarra da, eta masterra industriaren eta datuen zientziaren eskaerekin guztiz bat datorrela egiaztatu dute.

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics zigilua jaso du berriki. Big Data Value Association (BDVA) elkarte europarrak abian jarritako programa bat da, eta masterreko ikasleek datuen zientziari dagokionez eskuratzen dituzten trebetasun profesionalak aitortzen ditu. BDVA elkartea industriak bultzatutako elkarte bat da, Europako 200 eragile baino gehiago biltzen ditu, eta Europako Batzordearekin lankidetzan dihardu, ikastetxeetako hezkuntza programetan hobekuntzak, jardunbide egokiak eta ziurtagiriak ezartzeko.

BDVAren Data Science Analytics ziurtagiriak aitortzen du Mondragon Unibertsitateko Masterreko ikasleek industriaren eta datu zientziaren eskaerekin bat datozen ezagutza teoriko-praktikoak eta trebetasun profesionalak eskuratzen dituztela.

  • Masterreko ikasleen %100 Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bultzatzen duen Programa DUALaren barruan ari da eta, beraz, ikasketak eta enpresa barruko prestakuntza esperientzia bateratzen dituzte.
  • Industria sektorean ibilbide aitortua duten profesionalak maiz joaten dira unibertsitatera hitzaldiak eta jardunaldiak eskaintzera eta tailer praktikoak gidatzera.

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterra 2019ko irailean hasi zen, eta urtebete geroago jaso du lehen ziurtagiria. Masterra egiten dituzten ikasle guztiek Big Data Value Associationek emandako ziurtagiri hau eskuratuko dute. Ziurtagiri hori ikasketen kalitatea ziurtatzeko eta lanpostu baterako hautagai izateko balio bereizgarri gisa erabili ahal izango dute.

200 agente baino gehiagoko elkarte europar bat

Big Data Value Associationen helburua da Big Data teknologien berrikuntza, onarpena eta erabilera bultzatzea, adimen artifizialari, datuei eta robotikari etekinik handiena ateratzeko. Elkarteak merkatu eta aplikazio berriak bultzatzen ditu, eta inbertsioak erakartzen ditu, enpresetarako eta herritarrentzat balio tekniko, ekonomiko eta soziala sortzeko. Gainera, Europar Batasuneko Ikerkuntza Berritzeko Agenda Estrategikoaren barruan kokatzen da. Agenda horrek helburu orokorrak, lehentasun nagusiak eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko ikerketa eta berrikuntzarako ibilbide orri bat zehazten ditu.


Unibertsitatea baino gehiago gara