Danobatgroup-ek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste bultzada bat eman diote fabrikazio aurreratuko garapen profesionalari.

Atzealdea

Danobatgroup-ek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste bultzada bat eman diote fabrikazio aurreratuko garapen profesionalari.

HITZARMENA

Danobatgroup-ek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste bultzada bat eman diote fabrikazio aurreratuko garapen profesionalari.

Industria-taldea fakultateko bazkide laguntzaile bihurtu da, gazte talentua sustatzen eta etorkizuneko erronkei erantzuten jarraitzeko.

2024·05·16

$titulo.getData()


Danobatgroup talde industrialak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lankidetza hitzarmen batekin duten harremana sendotu dute fabrikazio aurreratuaren sektorean garapen profesionala bultzatzen jarraitzeko.

Hitzarmenaren bidez, Danobatgroup ingeniaritza-fakultateko bazkide laguntzaile bihurtu da, eta are gehiago indartu du historikoki izan duen harreman sendoa.

Iker Usabiagak, Danobatgroup-eko Gizarte Kudeaketako zuzendariak, eta Carlos Garcíak, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, hitzarmenaren berri eman zuten Arrasateko fakultateko campusean.

“Akordio hau beste urrats bat baino ez da, Mondragon Unibertsitatearekin nahiz Goi Eskola Politeknikoarekin duela urte askotik izan dugun harreman bikainaren esparruan”, nabarmendu zuen Iker Usabiaga Danobatgroupeko Gizarte Kudeaketako zuzendariak.

2010. urteaz geroztik, Danobatgroupen eta unibertsitatearen arteko lotura horri esker, Mondragon Unibertsitateko 400 ikasle inguruk makina-erremintaren eta, oro har, industriaren mundua ezagutzeko aukera izan dute hainbat mekanismo dualen bidez, eta gradu eta master amaierako lanak ere industria taldeko kooperatibetan egiteko aukera ere izan dute, hala nola Soraluce, Danobat, Goimek edo Ideko erakundeetan.

Bi aldeek sinatutako hitzarmen berriak berretsi besterik ez du egiten elkarren arteko konpromisoa, ikasleekiko hain onuragarria den lankidetza horrek iraun dezan.

Horrela, erakundeak unibertsitatearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi du, funtsezko kide baitira gaur egun aurrean dituen eta etorkizunean aurre egingo zaien erronkak lortzeko.

“Akordio honek agerian uzten du Mondragon Unibertsitateak Danobatgroupekin duen lankidetza bikaina, eta hura indartu eta etorkizunera proiektatzeko oinarriak jartzen ditu. Mugimendu horren bidez, Danobatgroup Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren gobernu-organoetan sartzen da, eta horrek zuzenean parte hartzeko aukera ematen dio gure estrategiaren definizioan eta lehentasunak ezartzean, sortutako ezagutza teknologikoa eta talentua lehiakortasunerako funtsezko palankak inoiz baino gehiago diren unean”, Carlos García, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia.