Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

Atzealdea

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

SAIOA

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua

Saioa irailaren 22an Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izango da. Bertan ikastaroen informazioa eskainiko zaie interesa duten pertsona guztiei.

2021·09·14

$titulo.getData()


Lanbidek hainbat ikastaroren kudeaketa esleitu dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, ikasturte honetan eskualdeko profesionalak birkualifikatzeko. Lankidetza esparru horren barruan, Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro jarriko ditu martxan 2021 eta 2022 bitartean profesionalen birkualifikazioa eta laneratze aukerak sustatzeko helburuz.

Ikastaro hauetan interesatuta dauden pertsonentzako informazio saio bat antolatu da irailaren 22an, 15:00etatik 16:00etara, Iturripeko campusean (Loramendi kalea 4, Arrasate). Saioa aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da. Parte hartu nahi duenak jakinarazpena bidali beharko du ondorengo emailera cursosingenieria@mondragon.edu modalitatea adieraziz edo inprimakia bete hemen. Ondorengo telefonoetara ere deitu daiteke (+34 664 26 50 68 - +34 647 50 41 00).

Ziurgabetasun egoera dela eta, lehen aldiz, Lanbidek aukera ematen du eskainitako plaza kopuruaren %30 eremu berri batean prestatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko, eta ondorioz, hauen enplegagarritasun-gaitasunak handitzeko. Lanaldiaren herena baino gutxiagoko kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Aipatutako kasuetarako, ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak eskoletara joatearekin bateragarri egitea.

EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako formakuntza plan hauetan. Ikastaro guztiak astelehenetik ostiralera izango dira, aurrez aurreko modalitatean eta guztiek dute praktiketako egonaldia enpresan.

Laster abian jarriko diren ikastaroak ondorengoak dira:

 

Diruz lagundutako ikastaro guztien zerrenda kontsultatu.

Informazio gehiago edukitzeko idatzi cursosingenieria@mondragon.edu edo +34 664 265 068 telefono zenbakira deitu.