Lehen Sorospen ikastaroa
Lehen Sorospen ikastaroa
Lehen Sorospen ikastaroa
Biteriko Larrialdi taldeak Lehen Sorospenei buruzko formazioa jaso du.
Larrialdi egoera ohikoen aurrean zer egin jakitea oso garrantzitsua da, gaixo zein zaurituei lehenengo minututan emandako erantzunak beren bizia salba baitezake. Hori dela eta, Biteriko Larrialdi Taldeak DYAk emandako 5 orduko Lehen Sorospen ikastaroa jaso du.
Ikastaro honetan, zauriak, odol-jarioak, hausturak eta erredurak nola osatu; konortea galtzean, arnasbideak buxatzean edo konbultsioak izatean nola jokatu; bihotz-biriketako berpiztea egiten eta desfibriladorea erabiltzen ikasi dute, besteak beste.