SEABAT proiektuaren laugarren batzar orokorra

Atzealdea

SEABAT proiektuaren laugarren batzar orokorra

PROIEKTUA

SEABAT proiektuaren laugarren batzar orokorra

15 erakunde laguntzaileetako ordezkariak DAMENen instalazioetan bildu ziren, zehazki haren ontzioletan, eta han propultsio hibridoko itsasontziak bisitatu ahal izan zituzten.

2022·10·27

$titulo.getData()


Irailaren 12an eta 13an, SEABAT europar proiektuaren Batzar Orokorraren laugarren bilera egin zen Gorinchemen, Holandan, DAMEN ontziolek han dute-eta egoitzetako bat. Bileraren helburua izan zen lan pakete bakoitzaren jarraipena egitea eta hurrengo faseak ezartzea.

SEABAT proiektuaren helburua da itsasontzi guztiz elektrikoentzat bateria hibridoen sistema bat garatzea, energia handiko eta potentzia handiko baterien eta bihurgailu modularren konbinazioan oinarrituta. Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoko ikerketa taldeak proiektuan parte hartzen du, Europako beste 14 partnerrekin batera.

Laugarren Batzar Orokor honetan, ordezkariek DAMENen instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta, zehazki, itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko dituzten ontziolak. Itsasontzi hibridoen -diesel eta baterien bidez propultsatutakoak- instalazioak ere bisitatu ahal izan dituzte.

4. Batzar Orokorraren emaitzak

Proiektuan ezarriko den bateria sistemaren aurretiazko diseinua izan zen laugarren Batzar Orokorraren emaitza garrantzitsuenetako bat. 300 kWh-ko bihurgailu modular bat diseinatu zen, Full Power konfigurazioarekin eta birtualki 1 MWh-raino eskalagarria.

Bileran, beste gai batzuen artean, diseinu baldintzak azaldu ziren (baldintza funtzionalak, errendimendukoak, segurtasunekoak, etab.), eta interfazearen definizioa (arkitektura elektrikoa, energia handiko eta potentzia handiko baterien dimentsionamendua, kudeaketa termikorako sistema, diseinu mekanikoa, kontrola eta komunikazioak, etab.).

Aurretiazko diseinuan identifikatutako osagaiak garatzea, horiek mihiztatzea eta, azkenik, frogatzea izango dira SEABAT proiektuaren hurrengo urratsak.