Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen 4 proiektu europear Helsinkiko EFECS 2019 konferentzian egon dira

Unibertsitateko bi ordezkari izan dira bertan azken garapenak ikusteko eta kolaborazio aukeren erakusleihoa baita
Azaroak 19-21 EFECS 2019 (European Forum for Electronic Components and Systems) konferentzia ospatu zen Helsinkin. Europa mailako topaketa hau AENEAS, ARTEMIS-IA, EPoSS, ECSEL Joint Undertaking eta Europako Komisioak antolatu dute EUREKArekin batera. Konferentzian mundu mailako haibat hizlarik parte hartu dute eta martxan dauden proiektu eta proiektu ideien erakusteka zabala ere ikusgai egon da.
Besteak beste, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen lau proiektuk euren erakuslehioa izan dute eta Leire Etxeberria eta Roberto Uribetxeberria egon dira bertan Eskola Politeknikoaren ordezkari gisa.
- Arrowhead Tools: Arrowhead Tools for Engineering of Digitalisation Solutions
- CSA Industry 4.E: Coordination and Support Action for supporting the Industry4.E Lighthouse of EU- ECSEL-JU
- Productive 4.0: Electronics and ICT as enabler for digital industry and optimized supply chain management covering the entire product lifecycle
- SCOTT: Secure Connected Trustable Things