Ikastetxe Nagusien kongresua
Ikastetxe Nagusien kongresua
Ikastetxe Nagusien kongresua
Pasa den asteburuan estatuko Ikastetxe Nagusien kongresua egon da
Urtero legez, estatuko Ikastetxe Nagusi guztien ordezkariak elkartu dira, kasu honetan Santiagon (Galizia), eta Biterik ere bere ordezkaritza izan du. Aurtengoa 43. kongresua izan da eta goi mailako hezkuntzaren gaur egungo joeretan jarri da fokua. Besteak beste, ikastaroak, hitzaldiak eta bisitak egon dira, eta hiru egun hauek Ikastetxe Nagusi ezberdinen arteko harremanak estutzeko eta kezkatzen gaituzten arlo ezberdinen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko balio izan du.