2015-2016 kurtsoko emateak
SMARTENCITY proiektuaren ematea
SMARTENCITY proiektuaren ematea
Horizon 2020k SMARTENCITY; Towards Smart Zero CO2 Cities across Europe proiektua finantziatu du Topic SCC-01-2015 deialdiaren barruan, 691883 erreferentziarekin.
Web orria eta sare sozialak
Informazio orokorra
- Hasiera eta amaiera datak: 2016ko otsailak 1 - 2021ko uztailak 31
- Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 32.215.802,47 € eta 27.890.138,75 €
- Proiektua koordinatzen duen enpresa: FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION (Espainia)
Helburua
SmartEnCityren helburu nagusia hiri eraldaketarako ikuspegi sistemiko moldagarria eta erreplikagarria garatzea da. Europako hiri inguruneak jasangarriak, adimendunak eta, baliabideei dagokienez, eraginkorrak izatea da asmoa. Horretarako, hirietan kontsumorik handienak dituzten sektoreetan energia eraginkortasuna hobetzeko neurrien plangintza eta abiaraztea egiten da, aldi berean energia berriztagarriaren hornidura handituz eta horrek dakartzan onurak frogatuz.
Proposamenaren azpian datzan kontzeptua Zero Karbono Hiri Adimendunarena da: hiriaren karbono aztarna eta energia eskaria ahalik eta gehien murrizten dira, energia aurrezten duten eta sentsibilizazioa bultzatzen duten eskaria kontrolatzeko teknologien bitartez. Energia hornidura guztiz berriztagarria eta garbia da, eta bertako energia baliabideak kontzientzia duten herritarrek kudeatzen dituzte modu adimendunean, koordinatutako eragile publiko eta pribatuekin batera.
Lehenik eta behin, ikuspegia xehetasun osoz zehaztu eta diseinatu behar da eta, gero, itsasargi gisa baliagarriak izango diren hiru lekuetan inplementatuko da (Gasteizen, Estoniako Tartu-n eta Danimarkako Sonderborg-en). Hiru hirietan, koordinatutako ekintza batzuk garatuko dituzte, honako helburuekin:
- Barruti mailan errentagarriak izango diren eta energia txikia behar duten berregokitze ekintzekin, bizitegi eraikinen eskaria nabarmen murriztea.
- Energia berriztagarrien bitartez sortutako energiaren ehunekoa handitzea, bertako potentzialak ahalik eta gehien baliatuz.
- Hiri mugikortasunean energia garbiaren erabilera sustatzea, herritarrentzat eta ondasunentzat, ibilgailu eta azpiegitura ekologikoen erabilera geroz eta handiagoa bultzatuz.
Frogen plangintza eta inplementazioarekiko koherentzia eta uztartzea lortze aldera, IKTen erabilera hedatua aurreikusten da, onurak ahalik eta handienak izateko eta herritarrek parte hartzen dutela bermatzeko.
Ekintza horiek hiriko Hirigintza Planekin bat etorriko dira eta prozesua honako bi hiri Jarraitzaileetan erreplikatuko da: Lecce-n (Italia) eta Asenovgrad-en (Bulgaria), moldagarritasuna eta proiektuaren eragina maximizatzeko.
Gainera, Hiri Adimendunen Sarea antolatuko da, proiektua Europa mailan erreplikatu ahal izateko.
Erlazionatutako albisteak
SmartEnCity proiektu europarrak Gasteizen egingo du azken konferentzia, ekainaren 14an eta 15ean (2022·03·28)
SmartEnCity 12 hilabeteko luzapenean sartu da: Zer dator ondoren? (2021·07·15)
"Proyecto Smartencity Coronación" - Ikertzen aldizkaria - 4. orria - 9. zenbakia, 2019
SmartEnCity Coronación, PCTI Euskadi 2020-ko proiektu enblematikoa. (2018·02·09)