2017-2018 kurtsoko emateak
SIBALI proiektuaren ematea
SIBALI proiektuaren ematea
Zientzia eta Berrikuntzako Ministeritzak SIBALI, Simulación de Baterías de Litio-ion proiektua finantziatu du, "Retos Colaboración 2017, del Programa Estatal de Investigación, Desarrollo, e Innovación orientada a los retos de la sociedad, en el marco del Plan Estatal de Investigación, Científica y Técnica y de Innovación, 2013-2016" deialdiaren barruan. Deialdiaren helburua garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerketa sustatzea da. Erreferentzia: RTC-2017-6538-3.
Deskripzioa
Proiektu honen helburua da metodologia bat bilatzea aplikazio zehatz baterako biltegiratze sistema baten dimentsionamendu egoki bat lortzeko, simulazio multifisikoko tresnak erabiliz. Horretarako, beharrezkoa da sistema modelizatzeko gai izatea; izan ere, dimentsionamendu intuitiboa edo aldagai independenteetan oinarritutakoa bideraezina da. Modelizatu horrek hainbat “geruza” ditu:
- Simulazio elektrikoa: gai izan behar du erabilitako litio-ioiezko gelaxken portaera elektrikoa erreproduzitzeko. Simulazioak gai izan behar du kimika, gelaxka mota eta formau desberdinekin lan egiteko. Horrez gain, Battery pack batean hainbat gelaxka elkartzeko efektua izan behar du, eta soldadura bidezko galerak, konexioa, etab.
- Simulazio termikoa: gai izan behar du gelaxken portaera termikoa erakusteko, bereziki Battery pack-ean integratzean. Horrek erraztu egingo du packaren diseinua, eta, horrez gain, hozte beharrei buruzko informazioa emango digu, sistemaren degradazio azeleratua saihesteko.
- Simulazio elektrokimikoa: Biltegiratze sistemaren eragiketa kostua baloratu ahal izateko, ezinbestekoa da gelaxkak ziklabilitateagatik edo zahartzeagatik degradatuko direla iragartzea. Hori aztertzeko bide bat bateriaren saiakuntza bizkorra da, baina horrek denbora eta diru asko eskatzen du. Bigarren bidea gelaxkaren barnealdea ulertzea da, eta, horretarako, gelaxkaren osagaiak modelatu behar dira.
- Sistemaren simulazioa: biltegiratze sistema baten elementuen simulazioak integratzean datza (gelaxkak, potentziako eta kontroleko elektronikoak, inguratzaileak), haien interfazeetan arreta berezia jarriz. Simulazio horri esker, gainera, hainbat biltegiratze sistema (potentzia eta energia bateriak, superkondentsadoreak, etab.) hibridatzeko beharra zehaztu ahal izango litzateke, sistema optimoa proposatzeko.
- Simulazio ekonomikoa: Aurreko guztiak soluziorik onena emango liguke prestazioen ikuspegitik, baina merkatuak, gainera, irtenbide ekonomikorik onena eskatzen du. Horretarako, prestazioen eta kostuaren arteko optimoa lortzea ahalbidetuko duen dimentsionamendu ekonomikoa planteatzen da.
Parte hartzaileak