2019-2020 kurtsoko emateak
LIBERTY proiektuaren ematea
LIBERTY proiektuaren ematea
Europako Batzordeak LIBERTY, Lightweight Battery System for Extended Range at Improved Safety proiektua finantziatu du, "H2020-LC-BAT-2019-2020" deialdiaren barruan.
Deskripzioa
Hainbat erronka daude oraindik ibilgailu elektrikoak bezeroen ibilgailu flotan oro har ohiko bihurtzeko. Bezeroek ibilgailu elektriko bat erosteko oztopo nagusia ibilgailuaren autonomiagatiko antsietatea da (range anxiety); hau da, beldur izatea ibilgailu elektrikoek ezingo ote duten barne errekuntzako ibilgailu ohikoagoek bezain urruti eta azkar joan. Horren irtenbiderik argienak ibilgailuaren autonomia handitzea eta karga denborak laburtzea da, kostuak arrazoizko mailan mantenduz.
Segurtasuna ere kontuan hartu behar da. Komunikabideek gertakari bakar bat esajeratuz gero, publikoa ibilgailu berriaren kontra jar lezake. Bezero askorentzat ibilgailu elektriko bat erostea erabakitzeko arrazoia da gizarte iraunkorrago baten alde egin nahi dutela. Hala ere, badago kezka ibilgailu elektrikoek ingurumen orokorrean duten inpaktuagatik ere. Gaur egun, ibilgailu elektriko baten bateria erabiltzea egokitzat jotzen da, baldin eta bere hasierako gaitasunaren ehuneko 70 edo 80 badu oraindik. Hori eta gero, aldatu egin behar da. Bezeroentzat garrantzitsua da bateria puntu horretara ahalik eta beranduen iristea; hau da, bateriaren iraupena (1. bizitza) ahalik eta luzeena izan behar da.
Hauek dira proiektuaren helburuak:
- 1. Helburua: 500 km-ko autonomia lortzea, bateria sorta guztiz kargatuta.
- 2. Helburua: karga denbora laburra lortzea.
- 3. Helburua: erabat segurua den bateria sistema lortzea.
- 4. Helburua: iraupen luzeko bateria lortzea.
- 5. Helburua: iraunkortasuna lortzea bateriaren bizi ziklo osoan.
LIBERTY proiektuaren posterra
Parte hartzaileak
- Valeo Systèmes Thermiques SAS
- Accurec-Recycling GmbH
- Virtual Vehicle Research GmbH
- Flanders Make VZW
- Fraunhofer gesellschaft zur foerderung der angewandten forschung E.V
- Mondragon University Engineering Faculty
- Brussels Research and Innovation Center for Green Technologies
- Association Européenne des Fournisseurs Automobiles