Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean

Adierazpena

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitezespen sentimendu sakona adierazi du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean

2024·05·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitzespen sentimendu sakona adierazten du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean. Halaber, giza eskubiden babesarekiko eta terrorismo eta indarkeria mota guztien gaitzespenarekiko konpromiso argia duela azpimarratzen du.

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, nazioarteko berehalako su-eten eskaerak betetzeko deia egiten du, Israelek Gazan egindako eraso indiskriminatua gelditzeko eta genozidio ekintzak saihesteko. Gainera, bahitu eta bidegabeki kartzelatutako pertsona guztiak askatzeko eskatzen du.

Halaber, gogor gaitzesten du biztanleria zibilaren aurkako indarraren neurriz kanpoko erabilera, haurrak eta adinekoak barne. Sarraskiaren biktima errugabeak jasaten ari diren egoera lazgarriaren ondorioz, Gaza edozein giza etikatik kanpoko hondamendi humanitario bihurtzen ari da eta guzti honi amaiera emateko neurriak hartzeko eskatzen du.

Azkenik, Zuzendaritza Kontseiluak bere egin du CRUEren komunikatua, eta berretsi du indarkeria erabat bateraezina dela unibertsitatearen espirituarekin, eta erakunde akademiko eta zientifikoek bakerako eta lankidetzarako gune gisa jarraitu behar dutela. Mondragon Unibertsitateak berretsi egiten du gatazka beliko hau eta guztiak konpontzeko elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua.