Community eta Demo Day-a Bilbao Berrikuntza Faktorian

Atzealdea

Community eta Demo Day-a Bilbao Berrikuntza Faktorian

Mondragon Team Academy

Community eta Demo Day-a Bilbao Berrikuntza Faktorian

Mondragon Team Academy komunitateak Community eta Demo Day ospatu ditu Bilbao Berrikuntza Faktorian.

2021·11·10

$titulo.getData()


Etengabe mugitzen. Horrela dago beti Mondragon Team Academy, MTAko komunitatea,. Mugimendu hori izan zen protagonista, hain zuzen ere, azaroaren 8an Bilbao Berrikuntza Faktorian, Demo Day eta Community Day izan ziren egunean. Lehenengo kasuan, Bilboko, Irungo, Oñatiko eta Valentziako laborategietako LEINNerrak eta team coach-ek parte hartu zuten, ekintzailetza-proiektuak aurkeztuz. Zoragarria izan zen hainbat talde-ekintzaile ezagutza partekatzen eta konexio berriak sortzen ikustea. Eskerrik asko eta hau zuen etxea da.

Community Day-aren helburu nagusia aurten LEINNen(Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan Gradua) hasiko diren penguin eta panda berriei ongietorria ematea zen. Horretarako, hainbat jarduera egin ziren. Alde batetik, speed networking-a Bilboko itsasadarrean: nor zara? Zeintzuk dira zure interesak? Lehenengo konexioak sortzen hasi ziren. Bestalde, Learning Journey-ren aurkezpena Berlinen lehen mailako taldeen eskutik: Blaze, Khoda eta Tabia, eskerrik asko partekatzeagatik eta ea akzio horrekin jarraitu ahal duzuen Bilbon. Gainera, bulegoko dekorazio lehiaketan, LEINNerrak, team coach-ak eta Elena Carriedo Market Plazako coworker batek osatutako epaimahaiak ez zuen lan erraza izan. Zorionak Legiti lehen sariagatik eta Merakiri bere sormenagatik. Pastelaren ginga Dockeko Jam session izan zen, agertokira atera ziren zenbait artistarekin. Eskerrik asko guztiei BBFren bizitzari musika jartzeagatik.

Hurrengo helburua? Ondo legoke BBF mailako community day batean pentsatzea. Nola imajinatzen duzue?

Hemen aurkitu ditzakezu eguneko argazki batzuk: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157720124011624