Eskalada ikastaroa hasi da Donostian
Eskalada ikastaroa hasi da Donostian
Eskalada ikastaroa hasi da Donostian
Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan eskainiko da ikastaro hau, gabonak bitartean.
Aste honetan hasi da, Donostian antolatu berri dugun eskalada ikastaroa. Bertan, Galarreta campuseko 5 ikasle ari dira parte hartzen, eta gabonetako oporraldia bitartean, asteartero izango dute eskalada ikastaroko saioa.
Ikastaroa, Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan izango da eta bertako monitoreak izango dira ikastaroa eskainiko dutenak. Hastapen ikastaro honetan, boulderra eta sokarekin eskalatzeko jakin beharrekoak landuko dituzte.