Azaroaren 16an, mahai-inguru irekia: “Lurraldeetako ekosistema kooperatiboak: bultzatzeko eta errazteko gakoak”

Atzealdea

Azaroaren 16an, mahai-inguru irekia: “Lurraldeetako ekosistema kooperatiboak: bultzatzeko eta errazteko gakoak”

CLO

Azaroaren 16an, mahai-inguru irekia: “Lurraldeetako ekosistema kooperatiboak: bultzatzeko eta errazteko gakoak”

Online mahai-ingurua 17: 00etan hasiko da, Chief Learning Officer (CLO) espezializazio-diplomaren barruan.

2021·11·08

$titulo.getData()


Azaroaren 16an, Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak mahai-ingurua berri eskainiko dute Chief Learning Officer (CLO) - Erakundeetako Ikaskuntzaren Kudeaketan Espezializazio Diplomaren programazioaren barruan. Oraingo saioaren izenburua:  “Lurraldeetako ekosistema kooperatiboak: bultzatzeko eta errazteko gakoak”. Saioa online izango da eta 17:00etan hasiko da.

 

Bi hizlari izango ditu aurkezpenak: Ivan Miro eta Andonio Mikelarena. Hizlariak jardungo dira lurraldeetako ekosistema kooperatiboen eta Bartzelonako eta Kataluniako praktika eta adibide zehatzen inguruan. Gainera, azalduko dituzten zeintzuk diren gakoak ekosistema kooperatiboak sortzeko eta bultzatzeko prozesuak errazteko, horretarako, oinarri hartuko dnute Biziolako esperientzia praktikoa.

  • Izena eman mahai-inguruan.

Ivan Miro (1975) soziologoa eta eta La Ciutat Invisible elkarteko bazkide kooperatibista eta Kataluniako Treball Kooperatiben Federazioko kontseilu errektoreko kide. Ivanek oso ondo ezagutzen du Bartzelonako eta Kataluniako kooperatiben errealitatea eta kooperatibismoari buruzko argitalpen askoren egilea da, baita Bartzelonako unibertsitateetako gradu eta graduondoko irakasle ere. Andoni Mikelarena (1998) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Mondragon Unibertsitatean eta Talaios Cooperativako kidea. Gipuzkoan gizarte-ekintzailetza kooperatiboa bultzatzeko KoopFabrikaren koordinazioan parte hartzen du. Duela urte eta erditik Gipuzkoako Goierri eskualdean sortu berri den Biziolako kide aktiboa da.