Ciscok eta Mondragon Unibertsitateak komunikazio aurreratuei eta zibersegurtasunari buruzko laborategi teknologikoa inauguratu dute
Ciscok eta Mondragon Unibertsitateak komunikazio aurreratuei eta zibersegurtasunari buruzko laborategi teknologikoa inauguratu dute
Ciscok eta Mondragon Unibertsitateak komunikazio aurreratuei eta zibersegurtasunari buruzko laborategi teknologikoa inauguratu dute
Ciscok eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak komunikazio-teknologia aurreratuei eta zibersegurtasunari buruzko laborategi bat inauguratu dute, Arrasateko campusean, prestakuntza teknologikoa bultzatzeko eta industriarekiko lankidetza sustatzeko.
Ekimena Ikusi eta Sernivel3 enpresen —Ciscoren Euskadiko partner ofizialen— lankidetzarekin gauzatu da, eta erreferentziazko gune izan nahi du, bai Mondragon Unibertsitateko ikasleak prestatzeko, bai enpresa-ekitaldiak egiteko. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean zabaldu da laborategia, eta Ciscoren azken teknologiez hornituta dago.
Ciscoren azken teknologiak eskura izanda, ikasleek funtsezko arloetan trebatzeko aukera izango dute, hala nola zibersegurtasunean, komunikazio-sareetan eta IoT (Gauzen Internet) sistemak industria-inguruneetan txertatzeko prozeduretan. Izan ere, teknologia horiek oinarrizkoak dira 4.0 industriarako. Enpresek ere eskura izango dute laborategia, industriarako irtenbide teknologikorik aurreratuenak ezagutzeko; besteak beste, adimen artifiziala, ertzeko konputazioa eta biki digitalak, baita mantentze-lan prediktiboa, zero trust segurtasuna eta beste metodologia batzuk ere.
Laborategiak agenda dinamiko bat izango du, eta hainbat jarduera antolatuko ditu unibertsitatea eta enpresak elkarri lotzeko. Hala, 4.0 industriarako bideratutako ekitaldi teknikoak egingo dira sei hilean behin, eta horietan Ciscoko adituek hartuko dute parte, adimen artifizialari eta punta-puntako antzeko teknologiei buruzko hitzaldiak eginez. Era berean, hiru hilean behingo mahai-inguruak eta networking ekitaldiak egingo dira sektoreko profesionalekin. Gainera, Ciscoko adituek ikastaro espezializatuak emango dituzte, eta Unibertsitateko ikasleei eskola magistralak eskainiko zaizkie. Azkenik, bestelako ekimenak ere aurreikusten dira; esaterako, hackatoiak eta ko-sorkuntzako ekitaldiak.
Apustu estrategikoa
Laborategi hau martxan jartzea apustu estrategiko handia da Mondragon Unibertsitatearentzat; izan ere, alde batetik, punta-puntako teknologietan trebatutako profesionalak sortzeko gaitasuna indartu ahal izango du eta, bestetik, Euskadiko enpresa-sarearekiko lotura hobetu. Gune berriarekin, berrikuntza teknologikoko erreferente-izaera sendotu nahi du Unibertsitateak. Ildo beretik, funtsezko bazkide bilakatu nahi du industria-prozesuetan zibersegurtasuneko, komunikazio-sareetako eta IoT arloko irtenbiderik berrienak erabili nahi dituzten enpresentzat.
Zortzi astez lanean ibili ostean, ikasleek beraiek sortutako dronak hegan jartzea lortu dute. Aurreko astean izan zuten hegaldi ofiziala. Ikasle gehienak Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingenieritzako 4. mailako ikasleak dira, baina Antolakuntzako Ingenieria eta Industria Elektronikako ikasleek ere parte hartu dute proiektuan, denak 4. mailakoak.