2018-2019 kurtsoko emateak
CIRCU-CITY proiektuaren ematea
CIRCU-CITY proiektuaren ematea
EIT Raw Materials-ek CIRCU-CITY, Circular Cities Summer Camp proiektua finantziatu du, KIC - RAW MATERIALS deialdiaren barruan, 19185 erreferentziarekin.
Web orria
Informazio generala
- Garapen-aldia: 2020-01-01 / 2021-12-31
Proiektuaren helburua:
CIRCU-city proiektuak prestakuntza-programak garatzen ditu, hiri zirkular jasangarrien garapenean funtsezko lehengaiak zein premiazkoak diren ohartarazteko.
Proiektuaren garapena:
Proiektuaren baitan, CIRCU-city uda eskolak antolatuko dira Europako zenbait hiritan, eta haietan diziplina anitzetako nazioarteko ikasle talde bat bilduko da, prestakuntza jasotzeko eta, elkarrekin, hiri zirkular jasangarriak garatzeko irtenbide berriak aurkitzen saiatzeko. Hartara, lehengaien eskasiak eta lehengaien kudeaketaren alorreko erabaki politikoek hiri-garapen jasangarrian izan dezaketen eraginari buruzko ulermen zorrotza lortuko dute hurrengo belaunaldiek, eta sormena erabiliz beste aukera batzuk bilatzera animatuko zaie, halako erabakiek ezarritako mugen barruan ere gauzatu ahal izan dadin garapen jasangarria.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eginkizuna proiektuko kide gisa:
- CIRCU-City uda eskolak eta lehiaketa koordinatzea eta antolatzea
- EAEko hiri batean CIRCU-city lehiaketa antolatzea 2021ean
- Uda eskoletan hizlari eta aditu gisa parte hartzea.
Proiektuko kideak: