Heziketa zikloetako hainbat ikaslek atzerrian burutuko dute euren ikasketei dagokien praktikaldia
Heziketa zikloetako hainbat ikaslek atzerrian burutuko dute euren ikasketei dagokien praktikaldia
Heziketa zikloetako hainbat ikaslek atzerrian burutuko dute euren ikasketei dagokien praktikaldia
Errumanian, Polonian eta Txekiar Errepublikan egingo dute hiru hilabetez Laneko Prestakuntza moduluari dagokion praktikaldia
2021-22 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute HETELeko Erasmus programari esker. Parte hartzaile horietako batzuek Erasmus programaren prozedura estandarraren bitartez eskuratu dute HETELeko beka; halere, laugarren urtez jarraian, ibilbide Duala egiten ari den ikasle batek ere mugikortasun esperientzian parte hartzea sustatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Aipatzekoa da irakaskuntza zentro hau izan dela Euskadi mailan Heziketa Zikloetako ikasleei aukera hau eskaintzen dien lehenengo erakundea eta bakarra.
Erasmus programak 2001 urteaz geroztik heziketa zikloetako 2. kurtsoko ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen die. Dena dela, DUAL AURRERATUA modalitatea egiten zuten ikasleak (modalitate horrekin ikasleek ikasketak eta lana txandakatzen dituzte ikasketen bigarren urte osoan) programatik kanpo geratzen ziren. Horrek, Goi Eskola Politeknikoa 2019 urtean hasita eraman zuen eskualdeko enpresekin lankidetza bide berriak irekitzera eta alde guztietarako onuragarria den estrategia bat diseinatzera.
Aurtengo kurtsoan bost ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Praga (Txekiar Errepublika), Krakovia eta Rzeszow (Polonia) eta Cluj (Errumania) hirietara joango dira. Horietako batzuentzat enpresa batean duten lehen esperientzia izango da, baina ibilbide duala egin duenarentzat bere prestakuntza praktikoa erakunde berak Europan duen beste filial batera eramango du.
Erasmus programak gero eta onarpen handiago dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.
Ezagutu lanbide heziketako ikasleek beste urteetan atzerriko praktikaldiekin izandako esperientziak: