2020-2021 kurtsoko emateak
CICE2020 proiektuaren ematea
CICE2020 proiektuaren ematea
Eusko Jaularitzako Industria Saila CICE2020, Investigación en materiales y sistemas estacionarios de almacenamiento de energía para la transición energética proiektua finantziatu du, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa - ELKARTEK deialdiaren barruan. Erreferentzia: KK-2020/00078.
Deskripzioa
ELKARTEK CIC energiGUNE 2020 (CICe2020) proiektuaren helburu nagusia eta lehentasunezkoa da material berriak ikertzea, etorkizunean aplikazio egonkorreko energia biltegiratzeko sistemetan integratzeko eta, hala, abian den munduko trantsizio energetikoan laguntzeko.
Funtsezkotzat jotzen da energia eraldatzeko prozesuan energia biltegiratzeak duen garrantzia, eta energia biltegiratzeko estrategien esparru bat garatzeko lanean ari gara, etorkizun handiko teknologiak merkaturatzeko eta horiek eraginkortasunez ezartzeko erronka nagusiak hautemateko.
Hori dela eta, CICe2020 proiektuak sektore elektrikoaren eraldaketan eta energiaren erabileraren efizientziaren hobekuntzan kokatzen du bere jarduera. Horrenbestez, aukera berriak sortu nahi dira euskal enpresek munduan eskaintzen dituzten produktu eta enpresentzat. Eta, horretarako, ezagutza disruptiboa sortzeko lan egingo da, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzeko egungo teknologien artearen egoera gainditzen duten materialetan oinarrituta, zehazki bi ardatzetan aplikatuta:
- Ekoizpen elektrikoaren deskarbonizazioa, litio-ioietik harago biltegiratze elektrokimiko egonkorreko teknologia iraunkorrak eta ekonomikoki lehiakorrak garatuz, sorkuntza berriztagarria areagotu ahal izateko.
- Beroa eta hotza (industriakoa eta etxekoa) sortzeko sektorea elektrifikatzea, industriako eta etxeko bero ponpen egungo errendimendua, prestazioak eta kostua hobetuko duten energia termikoa biltegiratzeko teknologiak garatuz, energia iturri berriztagarrietatik abiatuta.
Parte hartzaileak