Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa

Atzealdea

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa

Lehiaketa

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa

Mundu osoko gazteek 2 eta 4 pertsona arteko talde bat osatuz parte hartu ahal izango dute eta beren proiektu kooperatiboak proposatu ahal izango ditzute.

2024·09·27

$titulo.getData()


Gaur, irailaren 27an, Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu da Kulturaten.

Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da hau, eta 7 hilabeteko epean berezko proiektu kooperatibo bat garatuko dute taldeka.

Mondragon Unibertsitatea ekimenaren antolatzaileetako bat da ondoko beste erakunde hauekin batera: Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Taldeen izen-emate epea urriaren 25erarte egongo da zabalik eta Mondragon City Challenge webgunean egin daiteke izen-ematea.

Lehiaketak 2 kategoria ditu:

  • 16 eta 18 urte bitarteko kategoria
  • 19 eta 24 urte bitarteko kategoria

Proiektuen gaiak ondoko erronkei erantzungo diete:

  • Teknologikoa-Digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, eta abar
  • Sanitarioa-Soziala: osasun-sistemak eta abar
  • Energetikoa-Klimatikoa: mugikortasun jasangarria eta adimentsua eta abar.

Kategoria bakoitzean sari bat emango da:

  • 16 eta 18 urte bitarteko kategorian: Parisera bidaia bat.
  • 19 eta 24 urte bitarteko kategorian: Canadara bidaia bat

Finalista ez diren talde guztien artean, proiekturik berritzaileena aukeratuko da eta "Originaltasunaren saria" jasoko du. 800 euro eskudirutan izango da sari hau.

Animatu zaitez eta eman izena!