Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak amaiera emango diote MBA Executive masterraren XIV. edizioari
Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak amaiera emango diote MBA Executive masterraren XIV. edizioari
Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak amaiera emango diote MBA Executive masterraren XIV. edizioari
15 urtean 250 lagun baino gehiago igaro dira MBA master horren geletatik
Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak atzo egin zuten MBA Executive masterraren hamalaugarren edizioaren amaiera-ekitaldia; hain zuzen ere, 2009. urtean masterra martxan jarri zutenek. Ekitaldia 18:30ean hasi zen, Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko lehendakariaren eskutik. Ondoren, Fernando Odriozolak, WaveGarden enpresako sortzaileetako eta zuzendaria komertzialak —enpresa-nazioartekotzearen 2024ko saria jaso zuen—, hitzaldia eman zuen du. 19:30ean, diplomak banatuko zitzaizkien ikasturtea arrakastaz gainditu duten 14 ikasleei. Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak itxi zuen ekitaldia.
Programako parte-hartzaile berriek industriaren eta zerbitzuen sektoreetako enpresetan egiten dute lan, ardura-postuetan. Guztiek ere esperientzia profesional zabala dute, eta aurretik duten prestakuntza askotarikoa da. Historikoki ingeniaritzako eta informatikako prestakuntza akademikoa dutenak izan dira nagusi; baina, urteek aurrera egin ahala, beste titulu batzuk dituzten pertsonak ere etorri dira masterra egitera.
Ikasleek enpresaren esparru funtzionalak (Finantzak, Estrategia, Marketina, Eragiketak, Berrikuntza-Ekintzailetza, Pertsonak) landu dituzte eskola-orduetan, eta zuzendaritza- eta lidergo-gaitasunak ere jorratu dituzte egoitza-egonaldietan. Denboraldi horretan, diziplina anitzeko irakasle-talde bat izan dute ondoan, unibertsitatearen, aholkularitzaren eta enpresaren ikuspegiak eta esperientziak uztartuz.
Helburuak
MBA Executive pertsonen eraldaketara bideratutako programa bat da. Erabakiak hartzeko, taldean lan egiteko, eta proiektuen eta pertsonen buru izateko gaitasunak sustatzea du helburu, jarrera pertsonal eta profesional gisa berrikuntza eta aldaketa sustatuz. Gainera, enpresen eta enpresa-kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemikoa eskaintzen du arlo garrantzitsu guztietan. MBA Executive masterraren beste helburuetako bat da enpresek aurrean dituzten erronkak eta proiektuak kudeatzeko beharrezkoak diren askotariko tresnak eguneratu eta sendotzea, betiere nazioarteko eta kultura-arloko testuinguruak kontuan hartuta.
Balorazio positiboa
Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak oso balorazio ona egin dute programaren inguruan. 15 urtean 250 profesional baino gehiago trebatu dituzte MBA honetako ikasgeletan. Hala, bi erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzeko apustua egin dute, aktibo dauden profesionalak prestatuz Gipuzkoako enpresa-ehuna indartzeko asmoz.