STEM profesionalak bilatzen ditugu gazteak STEMen inguruan inspiratzeko

Atzealdea

STEM profesionalak bilatzen ditugu gazteak STEMen inguruan inspiratzeko

STEM

STEM profesionalak bilatzen ditugu gazteak STEMen inguruan inspiratzeko

Innobasque eta Bizkaiako Foru Aldundiarekin batera GALAXIA proiektuan parte hartzen dugu, bigarrez hezkuntza zein batxilergoko ikasleak STEMetara erakartzeko helburuarekin

2025·04·08

$titulo.getData()


Euskal industria sareak talentu behar handia du, eta etorkizunean beharra areagotuz joango denaren susmoa dago. Horrelatik, zientzia eta teknologiaren alorrean lan egiten dugun hainbat agente indarrak batzen ari gara gazteen artean STEM gaietarako sentsibilizazioa indartzeko.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa GALAXIA proiektuan parte hartzen ari da Innobasque, Bizkaiako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunderekin batera. Helburua gazteak STEM gaien inguruan inspiratzea da eta horretarako STEM profesionalak bilatzen ari gara. Oraingoz, parte hartu nahi duten pertsona edo erakundeak identifikatzearekin nahikoa, datu base bat sortu nahi da.

Eta gero zer?

2025eko irailetik aurrera 25 ikastetxerekin hainbat ekintza ipiniko dira martxan eta profesional hauek bertan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute: ikastetxeetan hitzaldiak emanez, ikasle taldeak enpresara eramanez etab.

Eta gero gerokoak. Litekeena da datozen urteetan proiektuak dimentsioa handitzea ekintza mota eta ikastetxe gehiagorekin.

Animatuko zara? Zure kolaborazioa asko eskertuko genuke!

 

 

pdf

Deskargatu eskuorria

pdf

Deskargatu profesionalen flujograma

pdf

Deskargatu enpresen flujograma

 

869x400