Bruselan egindako Science is Wonderful topaketan stand propioa izan du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak

Atzealdea

Bruselan egindako Science is Wonderful topaketan stand propioa izan du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak

TOPAKETA

Bruselan egindako Science is Wonderful topaketan stand propioa izan du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak

Science is Wonderful

2024·05·02

$titulo.getData()


“Science is Wondeful” Europar Batasuneko Marie Sklodowska Curie programaren barnean antolatzen den topaketa da. Programaren barruan egiten diren ikerketen eta Europar Batasuneko eskolen arteko harremana sendotzeko eta elikatzeko antolatzen da topaketa. Haur eta gaztetxoei bideratuta egoten da, aurtengo edizioan 7-18 urte bitarteko 5000 bisitari zeuden aurreikusita. Ikasleek aukera izaten dute topaketara hurbiltzen diren ikertzaileekin hitz egiteko, beraien ikerketaz ikasteko eta ikasketa zientifikoei buruz galderak egiteko.

40 standen artean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bere stand propioa izan du ekimenean. Bertan, DIMAND proiektuan parte hartu duen Hien Ngyuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerlariaren eta Diseinu Berrikuntza Zentroan (DBZ) burutu diren lanen emaitzak erakutsi dira. Honenbestez, VR eta AR aplikazioak erabiliz pertsonetan zentratutako ikuspegiaren garrantzia erakustea izan da helburu nagusia. Teknologia honi esker kontzeptu konplexuak ulergarriak bihurtu dira, eta, honela, ikaskuntza murgiltze, interaktibo, dibertigarri eta arrakastatsua proposatu da.

320x162

320x162

320x162