Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan

Atzealdea

Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan

JASANGARRITASUN FORMAKUNTZA TEKNIKOA

Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan

2024·10·21

$titulo.getData()


Urriaren 7tik 11ra, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko eta Huheziko irakasle talde bat Brasilgo Paraíba estatuko Hezkuntza Idazkaritzako ordezkariekin bildu ziren.

Paraíba estatuko irakasle talde bat Mondragon Unibertsitatean jasoko duen formakuntzaren inguruko zehaztapenen inguruan hitz egiteko bildu ziren. Bi formakuntza izango dira; bata Jasangarritasunaren ingurukoa, eta bestea, Lanbide Heziketa Teknikoaren ingurukoa, balio handiko bisita izan da bertatik bertara Paraíba estatuko hezkuntza sistema ezagutzeko.

Paraíbako estatuan martxan duten “Conexão Mundo-Professores” programaren baitan parte hartzen dute bertako irakasleek formakuntza honetan.

Bi formakuntzak ere modelo hibrido batean ematen ari dira. Lehenik eta behin, online, eta kurtsoan zehar, onsite Arrasaten eta Eskoriatzan izango dira irakasle brasildarrak. Gurean diren bitartean, Euskal Herriko kultura akademiko, industrial eta enpresarialean murgilduko dira, eta era berean hemengo eredu kooperatiboa ere ezagutuko dute.