Brasilgo Hezkuntza arloko hogei profesionalek egonaldia egin dute Mondragon Unibertsitatean

Atzealdea

Brasilgo Hezkuntza arloko hogei profesionalek egonaldia egin dute Mondragon Unibertsitatean

Hezkuntza

Brasilgo Hezkuntza arloko hogei profesionalek egonaldia egin dute Mondragon Unibertsitatean

Hezkuntza arloan lanean ari diren Brasilgo hogei profesional Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egon dira bi astez, Conexão Mundo Professores programaren barruan fakultateak eskaintzen duen ‘Unibertsitate aditu titulua hezkuntza kooperatiboan’ ikastaroaren barruan.

2025·04·11

$titulo.getData()


Conexão Mundo Professores programaren barruan ikastaroa eskaini den laugarren aldia da aurtengoa. ‘Unibertsitate aditu titulua hezkuntza kooperatiboan’ ikastaroa egiten ari diren hogei ikaslek egin dute bi asteko egonaldia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ikastaro hori Brasilgo Paraíba Estatuko Hezkuntza Idazkaritzarekin dugun hitzarmen baten barruan eskaintzen da.

 

Programaren harira, Brasilgo Paraíba Estatuko Hezkuntza Idazkaritzako hiru teknikari ere etorri dira bisitan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera: Tatiany Leite Andrade, Dayanna Correya Lins Tavares eta Inara de Amorim Rosas. Ikastaroan egiten den egonaldia behatzera eta horren jarraipena egitera etorri dira teknikariak: gelako lana behatu, ikasleekin egon eta ikasleen iritziak jaso dituzte, egonaldiko ekintza batzuetan parte hartu dute… Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea gertutik ezagutzeko ere baliatu dute egonaldia, eta horrekin batera, Conexão Mundo Professores programa ari diren fakultateko irakasleekin bildu dira. Maiatzean egingo da programaren bigarren egonaldia, eta berriro ere itzuliko dira Brasilgo Paraíba Estatuko Hezkuntza Idazkaritzako teknikariak ere.

 

Bi asteko egonaldia Euskal Herrian

Conexão Mundo prestakuntza online eskaintzen du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, baina ikaste-irakaste prozesuan sakontze aldera, parte-hartzaileek aukera dute bi asteko egonaldia egiteko Euskal Herrian. Egonaldia baliatzen dute formazioa jasotzeko, titulu amaierako proiektuan aurrera egiteko eta, bertatik bertara ezagutzeko ikastaroetako jakintza-arloekin lotutako hainbat esperientzia interesgarri. Maiatzean beste egonaldi batekin osatuko dute programa.

 

Bi aditu titulu

Aurtengoa da Conexão Mundo programaren laugarren edizioa. Honakok dira oraingo ikasturtean eskaintzen ari garen bi ikastaroak:

  1. Unibertsitate aditu titulua hezkuntza pedagogikoan ingurumen, jasangarritasun eta energien Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek ere josoko dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa, eta horri  gehituko zaizkio ingurumenaren, jasangarritasunaren eta energien eremuetako Lanbide Heziketan aplika daitezkeen didaktika eta metodologia zehatzak, eta horretan esanguratsua da MGEPen ekarpena.
  2. Unibertsitate aditu titulua hezkuntza kooperatiboan. Programa honek aukera emango die parte-hartzaileei ezagutzeko, hausnartzeko eta inplementatzeko ikaskuntza kooperatiboaren gakoetan, betiere, esperientzia kooperatibo zehatzen azterketatik abiatuta eta programan parte hartzen dutenen praktika profesionalerako ikerketa-ekintza prozesuak sustatzeko.
Conexão Mundo 24-25

Unibertsitatea baino gehiago gara