Bizikleta mailegu zerbitzua martxan

Atzealdea

Bizikleta mailegu zerbitzua martxan

Osasuna

Bizikleta mailegu zerbitzua martxan

Desplazatu zaitez kirol zerbitzuko bizikletekin

2019·10·04

$titulo.getData()


Martxan da dagoeneko, Kirol Zerbitzutik eskaintzen dugun bizikleta mailegu zerbitzua. Ekainean egindako frogaren ondoren, berriz jarri dugu martxan proiektu berri hau, frogaren balorazio positiboa jaso ondoren.

Oraingoz, Arrasaten 4 bizikleta, Aretxabaletan 2 bizikleta eta Oñati eta Irunen bizikleta bana ditugu; guztira 8 bizikleta.

Datozen ikasturteei begira, bizikleta kopurua handitzen joateko asmoa dugu, zerbitzua osatu eta Mondragon Unibertsitateko campus ezberdinen arteko desplazameduak era jasangarri batean egiteko aukera gehiago emanez.

Honetaz gain, ikasturte honetan bizikleta aparkalekuen alboan, bailarako campusen arteko distantzia eta desplazamendu denborak adieraziz informazio panelak jarriko ditugu. 

Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langile guztioi, bizikletak mailegatzeko zerbitzu berri hau erabiltzera animatzen zaituztegu.

Lotura honetan ikusi ditzakezu fakultate bakoitzean izango dituen berezitasunak.