Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak

Atzealdea

Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak

Jardunaldia

Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak

Gaian sakontzeko eta esperientziak partekatzeko, Biziberritu jardunaldi irekia antolatu dugu, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean.

2022·06·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako Biziberritu  jardunaldia antolatu du, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean. Ekitaldia 15:00etan hasiko da eta irekia izango da, baina, interesatuk aldez aurretik eman beharko dute izena.

  • Eman izena Biziberritu jardunaldian.

Biziberritu proiektuaren asmoa da enpresetan soberakinak diren materialak eskolen heziketa eskaintzarako baliagarriak bihurtzea. Izan ere, gaur eguneko hezkuntzak geroz eta garrantzia handiagoa ematen dio esperimentazioari, sormenari eta jolasari ikasleen ikaskuntza prozesuak bultzatzerako orduan. 

 

Esperimentazio horiek egiteko erabiltzen den materiala anitza izan daiteke, Biziberritu proiektuaren ikuspegia da material birziklagarria oso interesgarria izan daitekeela ikasleek mundu fisikoaz ezagutza garatzeko. Materiala zenbat eta zehaztu gabeagoa edo desegituratuagoa izan, orduan eta aukera gehiago ematen ditu esperientzia askotarikoagoak izateko eta ondorio aberatsagoetara iristeko. Material birziklatuen erabilpenak sorkuntzarako ere askoz aukera gehiago ematen ditu eta ikasleen arteko lehia desaktibatu egiten du eta horrek eragina dauka ikasleen auto irudi eta autoestimuan, ikasleek sortutako artefaktuak ezin direlako eredu baten arabera epaitu edo balioztatu. Horrez gain, material desegituratuek jolaserako aukerak biderkatzen dituzte eta jolasa bera da garapen sinbolikorako funtsezko erreminta. 

 

Biziberritu proiektuak esperientzia pilotua egin du, eta horren berri eman nahi dugu ekainaren 20ko jardunaldian. Bilkuran, esperientzian parte hartu duten ikastetxeek izandako esperientzia partekatuko dute eta aukera izango dugu esperimentazioaz hausnartzeko eta HH eta LHko umeei ekarri dizkien onurez jabetzeko. 

 

EGITARAUA

  • 15:00 Ongi etorria.
  • 15:10 Jardunaldiaren aurkezpena eta gaiari sarrera: “Objektutik mundura”.
  • 15:20 Mahai ingurua: “Esperimentazioaren aurpegiak: zientzia, sormena eta jolasa”. Olaia Miranda (EHU/UPV), Xabier Arregi (Mondragon Unibertsitatea) eta Itziar Arregi (Mondragon Unibertsitatea).
  • 16:00 Esperientziak: “Zortzi ikastetxeren esperientziak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan enpresetako materialeki”.
  • 17:30 Eztabaida talde txikietan: “Esperimentazioak iradokitzen diguna”.
  • 18:15 Ekarpenen partekatzea.
  • 18:30 Ondorio orokorrak eta itxiera.